Somos Eibar Urduliz Eskubaloi taldea izango du aurkari datorren igandean arratsaldeko 5etan Ipuruako kiroldegian. Seigarren jardunaldiari dagokion neurketa, hirugarrena etxean armaginentzat. Liga ez zuten ondo hasi Fernando Fernandezen mutilak baina Tolosaren aurkako partidan, lehiakortasun puntua berreskuratu zuten, beraien buruengan konfiantza hartzen. Orain, eskubaloi zaletu guztien laguntza behar du taldeak igandean irabazteko. Errenkadan bi garaipen lortu