2011. urtean, J.D. Arrate kluba desagertu ostean, Eibar Eskubaloiko proiektu berriarekin batera hasi zen eskubaloian, alebin mailan. 12 urte geroago, kategoria ezberdinetatik pasata, emakumezkoen Zilarrezko Mailako taldeko kapitaina da, baita 6. mailako alebin nesken entrenatzaile. Malenekin hitz egiteko aukera izan dugu eta Zilarrezko Mailako nesken taldearen berri izateko ere: Zelan ikusten duzu aurten taldea? Zilarrezko
Lehen Mailako eskubaloi jardunaldi zirraragarri batean, Mek Eibar Eskubaloia taldeak garaipen garrantzitsu eta garestia lortu zuen Ereintzaren aurka (29-27) Ipuruako kiroldegian. Lehia bizia izan zen, ikusleak azken segundora arte airean eduki zituena. Hasieratik, eibartarrek euren erabakitasuna eta trebetasunak erakutsi zituzten kantxan, markagailuan sendo mantenduz. Ereintzak ahalegin handiak egin arren, Mek Eibar Eskubaloia taldeak bost goleko
Hurrengo norgehiagokan, larunbatean 18.30tan Ipuruan, Lehen Mailako Gizonezkoen Mek Eibar Eskubaloia Senior taldea Ereintza taldearen aurkako erronka erabakigarri baterako prestatzen ari da. Talde horrek, hain zuzen ere, ezustean harrapatu ditu bere ingurukoak denboraldi honetan. Aurreko urteko plantilarekin alderatuta baja ugari eta garrantzitsuei aurre egin behar izan badie ere, Ereintzak aurkari bikaina dela erakutsi du, gazteak
Larunbatean, Mek Eibar Eskubaloia Lehen Mailako gizonezkoen taldeak norgehiagoka zirraragarria izan zuen Tragagaranen aurka, 24-24 goleko berdinketarekin amaitu zena. Hasieratik, partidaren ezaugarria intentsitatea eta oreka izan ziren, bi taldeak paretsu mantendu zirelarik. Bigarren zatiko lehen minutuetan, ordea, Tragagaranek 4 goleko aldea lortu zuen baina eibartarrek azkar murriztu zuten aldea. Defentsa nagusi izan zen neurketan eta
Mek Eibar Eskubaloia Lehen Mailako taldeak Trapagaranen aurka jokatuko du larunbat honetan 18:45ean, oraingoan Ipuruako Kiroldegian. Hurrengo norgehiagoka honetan, irabazteko gakoa erasoan muturreko kontzentrazioa izatea izango da, Trapagaranek defentsan lan handia egin baitu. Trapagaran taldea kontraerasoan duen eraginkortasunagatik nabarmentzen da eta, erasoari dagokionez, Jaimeren berrintegrazioak bere jokoa indartzen duela nabarmena da. Etxean Beti-Onaken aurka galdu
Mek Eibar Eskubaloia Zilarrezko Mailako neskek porrota jaso zuten larunbatean, Beti Onak taldearen aurka (22-23), Ipuruako kiroldegian. Guztiz kontrajarriak izan ziren partiduaren bi zatiek zapore gazi-gozoarekin utzi zituzten neskak. Defentsa sendo bat eta lehen zatian egindako joko eraginkor bati esker, hiru goleko abantailarekin iritsi zen taldea atsedenaldira. Tamalez, Andoni Perezen jokalariek ez zuten erritmo horri
Mek Eibar Eskubaloia Emakumezkoen taldeak Beti Onak taldearen bisita jasoko du larunbat honetan, 18: 30ean, Ipuruan. Denboraldi hasiera zaila izan arren, Beti Onak taldeak bere erritmoa aurkitu du eta talde gaztea baina talentu handikoa da. Andoni Perezen taldearen funtsezko zeregina defentsako sentsazio sendoak berreskuratzea eta erasoan koherentzia mantentzea izango da, azken partidetako ildo positiboari jarraituz.
Mek Eibar Eskubaloia gizonezkoen taldeak laugarren garaipena lortu zuen BM Utebo VG-ren aurka (29-24). Lehen zatian, eibartarrek ikusleen beldurrak airean jarri zituzten, izan ere, zaragozarrek abantaila irabazi zuten gureek jaurtiketetan hainbat akats egin ondoren eta defentsan izan zuten kontzentrazio faltaren ondorioz. Hala ere, bigarren zatian Mek Eibar Eskubaloia taldeak segurtasun handiagoz jokatu zuen bai erasoan
Eskubaloiko zaleek jardunaldi ederraz gozatu ahal izan zuten asteazken honetan Ipuruan. Mek Eibar Eskubaloia taldeko gizonezkoen lehen taldeak CD Bidasoa Irun taldearen aurka galdu zuen (35-44), Euskadiko Kopako finalerdietan. Harmailak bete egin ziren, partidaren hasieran markagailua aurretik mantendu zuen Eibarrentzat, Bidasoak lehen 13 minutuetan bi hutsarte eskatu behar izan zituelarik. 15. minututik aurrera, ordea, Asobaleko
MEK EIBAR ESKUBALOIA TALDEAREN JARDUNALDI GAZI-GOZOA Mutilek Zarautzen galdu (30-32) eta neskek Basauriren kontra berdinketa lortu zuten (20-20) Eibar Eskubaloiko taldeek emozioz bete dituzte kantxak asteburu honetan. Mutilen MEK Eibar Eskubaloiak partida ederra eskaini zuen larunbata honetan azken unerarte borrokatu zuen Zarautzen aurka. Eibartarrentzat emaitza onuragarria izan ez zen arren (32-30), hauek lehen zati osoan