Larunbatean, emakumezkoen taldeak Ermuan galdu zuen Errotabarriren aurka. Errotabarrik erakutsi zuen zergatik dagoen bigarren postuan sailkapenean. Partida berdinduta hasi zen, eibartarrak defentsan gogor eta komeni zitzaien erritmoa kontrolatuz. Ordu laurdenean, 5-5eko markagailuak taldearen defentsako lan ona erakusten zuen. Hala ere, une horretatik aurrera, aurkariaren defentsa irakurtzeko eta jaurtitzeko aukera onak aurkitzeko zailtasunak oso garrantzitsuak izan
Emakumezkoen taldeak derbia jokatuko du larunbat honetan Ermuan, sailkapeneko bigarren postuan dagoen talde baten aurka. Partida zaila izango da, Ermuak garaipena behar baitu igoera fasea lortzeko borrokan jarraitzeko. Hala ere, Eibarko neskak konfiantzaz dator, azken partida onak jokatu eta gero, hori funtsezkoa izan daiteke aurkaria ezustean harrapatzeko. Partidako gakoak erasoan baloi galerak gutxitzea izango dira,
Asteazken honetan, gizonezkoen taldeak Euskadi Kopako finalerdiak jokatuko ditu Ipuruan Bidasoaren aurka, Asobal Ligan, Espainiako eskubaloiaren maila gorenean, lehiatuko den taldearen aurka. Goi mailako partida honek zaleentzako ikuskizuna izango dela agintzen du, iaz gertatu zen bezala. Grebaren ondorioz lehiaketarik gabeko asteburu baten ondoren, norgehiagoka hau aukera paregabea izango da taldea jarduerara itzultzeko, ahalik eta gehien
Emakumezkoen taldeak bigarren berdinketa jarraian lortu zuen Ipuruan, denboraldiko bosgarrena, Bera Beraren aurkako partida parekatu baten ostean. Defentsak nagusi izan ziren hasieratik, eta horrek bi taldeen erasoko jokoa zaildu zuen.** Eibarko neskek arazoak izan zituzten aurreko astean erasoan erakutsitako erritmoa aurkitzeko, aurkariaren defentsa sendoaren ondorioz. Hala ere, baloiaren mugimenduari abiadura ematea lortzen zutenean, gol aukera
Ostiral hontan, emakumezkoen taldeak Ipuruan jokatuko du berriro, aurreko astean La Jotaren aurka jokatutako partida onaren ondoren puntuak batzeko helburuarekin. Aurkaria Bera Bera izango da, igo berria izan arren maila bikaina erakusten ari den taldea, lehen taldeko dinamiketan aritu diren hainbat jokalariren esperientziari esker. Bera Bera talde sendoa da defentsan, defentsa erdiraketa oso indartsua du
Joan den asteburuan, gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak lehiaketara itzuli ziren, Gabonetako etenaldiaren ondoren. Bi partidak Ipuruan jokatu ziren, eta sentsazio kontrastagarriak utzi zituzten: garaipen garrantzitsua mutilentzat eta zapore gazi-gozoko berdinketa neskentzat. Gizonezkoen taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen bere dueluan, Anaitasuna eta Romo taldeen porrotekin batera (aurkari zuzenak dira sailkapenean), denboraldiko bigarren itzulian taldearen nahiak indartzen
Gizonezkoen taldeak Beti Onaren aurka jokatuko du lehen itzulia. Nahiz eta azken partidetan Romo eta Zaragoza bezalako aurkarien aurka galdu, oso lehiakorra dela erakutsi du. Aurten oso ondo lehiatzen ari den taldea da, nahiz eta partida askotan Alex Izuriaga jokalari garrantzitsua ez izan. Eibartarrentzat partida erabakigarria da, ez bakarrik jokoan dauden puntuengatik, baita heldu den
Gizonezkoen taldeak Trapagaranen aurka jokatuko du asteburu honetan, eta lehia gogorra espero da. Garaipena lortzeko, funtsezkoa izango da erasoan kontzentraziorik handiena mantentzea, bizkaitarrak nabarmentzen baitira defentsan egiten duten lanagatik eta kontraerasoan duten eraginkortasunagatik. Gainera, erasoan joko eredua bikain exekutatzen dute. Jaitsiera postuetan egon arren, Trapagaranek kosta ahala kosta azken postuetatik alde egin nahi du, eta
Mutilek garaipen garrantzitsua lortu zuten, Romo, mailako aurkari indartsuenetako baten aurka, goiko postuetarako borrokan jarraitzeko funtsezko partidan. Puntuak alde batera utzita, garaipenak balio handiagoa hartzen du aurkariarengatik eta taldearen izaera erakustaldiarengatik. Partida berdinduta hasi zen, Romo oso bizi batekin lehen 15 minutuetan. Hala ere, eibartarrek, kontzentratuta eta intentsitate handiarekin, azken txanpara arte mantendu zuten, 4-6
Gizonezkoen taldeak partida erabakigarria du Ipuruan Romoren aurka, sailkapeneko goiko postuak lortzeko aurkari zuzena. Talde bizkaitarrak Zaragozaren aurka galdu du etxean, eta horrek igoera fasea jokatzeko faboritoengandik urrundu ditu. Gure aldetik ere erabakigarria izango da puntuei ihes egiten ez uztea, borrokan jarraitu nahi badugu. Tarazonaren aurkako partidan egon ezin izan zuten jokalari garrantzitsuak berreskuratu ditugu,