Puntu banaketa Alcorta Forging Group Elgoibar eta Somos taldeen artean (25-25). Edozeinek irabazi zezakeen neurketa bilakatu zen. Inori asetzen ez dion emaitza inondik ere, hare eta gutxiago etxekoei, azkenak izaten jarraitzen bai dute bi punturekin. Eibartarrak hamairugarren dira zortzirekin. Armaginak izan ziren nagusi lehen minutuetan, markagailuan aldea handitzen Iker Eizagirreren goleei esker, norgehiagokako onena izaten