Meritu handiko berdinketa lortu zuen Somos Eibarrek Helvetia Anaitasuna, bigarren sailkatuaren aurka (28-28). Neurketa oso parekatua izan zen eta irabazteko aukera izan zuten bi taldeek baina azkenean puntu banaketa gertatu zen. Zortzi golekin, beste batez Mikel Zuloaga erabakigarria izan zen etxekoen partetik, hala eta guztiz, Aitor Garcia bihurtu zen norgehiagokako goleatzaile nagusia 11 gol sartuta