Hierros Servando Eibarrek hirugarren garaipena jarraian eskuratu zuen larunbatean Elgoibarren (19-28). Bi partida irabazi gabe egon eta gero, armaginak garaitzaren bidezidorrera itzuli ziren. Neurketa nahiko gorabeheratsua suertatu zen hasiera batean, baina eibartarrek aldea pixkanaka handitzea lortu zuten bi puntuak zailtasun handirik gabe poltsikoratuz. Hori bai, printzipioz ematen zuena baino gehiago borrokatu behar izan zuten Fernandorenek,