22. JARDUNALDIA AURREKOA

OLATU APARRETAN JARRAITZERA Bolada onari jarraipena ematera kantxaratuko da Hierros Servando Eibar taldea larunbatean Ipuruako kiroldegian. Aurkaria Dominicos Zaragoza izango da eta lehia arratsaldeko 18:30tan jokatuko da. Bederatzigarren garaipena jarraian lortzea nahi dute Fernandoren mutilak, eta bide batez liderrari presio pixka bat sartu. “Azkenaldian erakutsitako maila mantentzea dugu helburu. Baina argi edukita jardunaldi asko daramatzagula

21.J KRONIKA

Zortzigarren garaipena jarraian Hierros Servando Eibar taldeak larunbatean Urdulizen lortu zuena (26-32). Goitik behera nagusitu ziren eibartarrak, ia partidu osoan aurretik markagailuan, zoragarri eraman zuten aginte-makila. Taldearen momenturik ahulenean bizkaitarrek berdintzea lortu zuten arren, suspertu eta aldea handituz bi puntuak ziurtatu zuten armaginek. Bigarren postuan dira orain 35rekin, Helvetia Anaitasunak atzeratutako neurketa bat irabazi baitzuen

21.JARDUNALDIA AURREKOA

Lehen postuan jarraitzeko asmotan kantxaratuko dira Hierros Servando Eibar taldeko jokalariak larunbatean. Easygas Urduliz arerio dutela, zortzigarren garaipenaren bila jarraian irtengo dira eibartarrak goizeko 12etan Urdulizko Iparralde kiroldegian jokatuko den neurketan. Armaginak konfiantzaz beterik iristen dira lehiara, bizkaitarrak, aldiz, bolada txar batean murgildurik daude eta Covid kutsatzeek ez diote batere lagundu. Azken bederatzi jardunaldietatik bost

20. JARDUNALDIA KRONIKA

Balore handiko bi puntu lortu zituen Hierros Servando Eibar taldeak larunbatean Erromo Indupimerien aurka, markagailua azken minutuetan irauli eta gero (26-23). Ez zen armaginen denboraldiko neurketa onenetarikoa izan, hala eta guztiz, indarra, adorea eta kalitatea atera zuten jokalariek puntuei eusteko. ”Ikusten denez azken partidetan, asko kostatzen zaigu etxean irabaztea,baina garrantzitsuena jokalariak duten dena ematen dutela
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +