ESKUBALOIAREN LEHEN PAUSOAK EIBARREN

Nire azken momentuak bizitzen ari nintzen futbol jokalari moduan JD Arrate taldearen jubeniletan. Orduan, Pedro M. Arroitajauregik deitu zidan zuzendaritzako kide bilakatzeko. Behin barruan, arazo larri baten aurrean ginela ohartu nintzen, taldea arriskuan jartzen  zuen arazoa, alegia. Futbol zelai bakarra zegoen Eibarren eta lehen taldearen neurketak jokatzeaz gain, Urko eta JD Arrate jubenilen partidak ere

URTARRILAK 15

Ligako eginkizunetara itzuliko dira gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiko bi talde gorenak hurrengo asteburuan. Emakumezkoen lehen taldeak, aldiz, atseden hartuko du eta bigarren fasea prestatzeko baliatuko ditu egun libre hauek, nahiz eta oraindik bi jardunaldi falta zaien lehen ligaxka bukatzeko. Nesken bigarren taldea, berriz, Oskarbi optika Legazpiri egingo dio bisita igandean goizeko 12:15etan, Legazpiko Bikuña kiroldegian

Urtarrilak 8 KRONIKA

Neurketa gogorrak jokatu zituzten emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiko lehen bi taldeek Ereintza Aguaplasten aurka (19-19) eta Ereintza Beissierren kontra (25-35). Hori bai, lehen taldeak behin urteko helburu nagusia lortuta, hau da, bigarren faserako txartela eskuratuta. Filialak, aldiz, ez zuen aukerarik izan eta zazpigarren postuan dira 10 punturekin. Nagusiekin itzulita, lehia gogorra eta estua bizi izan

Bueltan da eskubaloia

Bueltan da eskubaloia eta gabonetako geldialdia eta gero prest dira gure neska-mutilak erronkeri berriz ekiteko eta denboraldiaren bigarren zatia jokatzeko. Emakumezkoen Arrate Eibar taldeak izango dira protagonistak hurrengo asteburuan. Ipuruan arituko dira lehenengo bi taldeak, larunbatean hain zuzen ere. Bigarren taldeak Ereintza Beissierren bisita jasoko duen bitartean arratsaldeko 16:30etan, lehen taldeak Ereintza Aguaplast izango du
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +