ASTEBURUAREN KRONIKA

Arrate Eibar Eskubaloi talde nagusiek beste bi garaipen handi lortu zituzten pasa den asteburuan eta sailkapenaren goialdean jarraitzen dute biek. Fernandoren mutilek Tolosa menderatu zuten bitartean Ipuruan (36-26), arazo handirik gabe, gainera, Andoniren neskek bi puntu baino gehiago balio zuen partida bereganatu zuten Leioan Lema Transit Askartzaren pistan (24-29). Kanpoko garaipenarekin hasita, 13. puntua lortu

Otsailaren 19-20ko asteburua

Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloia Ipuruara itzuliko da larunbatean Tolosa taldearen aurka aritzeko arratsaldeko 18:30etan. Emakumeek, ordea, etxetik at jokatuko dute beste astebetez. Lema Transit Askartzaren pistan arituko dira eibartarrak, hain zuzen ere, hau da, Leioa herriko Sakoneta kiroldegian larunbatean arratsaldeko 19:30etan.  Hirugarren bukatu zuten bizkaitarrek lehen fasea eta bigarrenera lau punturekin pasa ziren, beraz, bi

KRONIKA

Beste asteburu oparo bat Arrate Eibar Eskubaloia taldeentzat, goi-mailakoentzat bereziki. Urrea balio zuen garaipena lortu zuten gizonezkoek Zaragozan Sugraf Zaragozaren kantxan (25-32), neskek berriz garaipena balio duen berdinketa eskuratu zuten Omega Peripherals Basauriren pistan (26-26), ligako talderik onenaren kontra. “Puntu oso ona talde indartsu baten aurka eta 2. postuan segitzen dugu”, zioen kontent Andoni Perez

ASTEBURUA OTSAILAREN 12TIK 13RA

Goi mailako Arrate Eibar Eskubaloiko bi taldeek erronka benetan gogorrak dituzte etxetik at hurrengo asteburuan. Gizonezkoek Sugraf Zaragozaren kantxan jokatuko duten bitartean, emakumezkoek Omega Peripherals Basauriri egingo diote bisita bigarren fasea hasteko. Lehia igandean izango da eguerdiko 12:15etan Basauriko Artundoaga kiroldegian. Jokatu dituzten neurketa guztiak irabazi dituzte bizkaitarrek lehen fasean eta multzo hau irabazteko hautagaietako
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +