22.04.30

28.jardunaldia gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloi taldearentzat, nahiz eta igoera faserako sailkatuak egon, motorrak berotzeko baliatzen ari dira azken neurketa hauexek. Uharte taldearen bisita jasoko dute Ipuruan oraingotan, larunbatean arratsaldeko 18:30etan jokatuko den partidan, hain zuzen ere. Behin ligako helburuak beteta, azken fasean pentsatzen ari dira eibartarrak buru belarri. Iazko arantza ateratzeko garaia dela uste dute

KRONIKA

Ez dute oina azeleragailutik altxatzen Arrate Eibar Eskubaloiko bi talde gorenek eta etxeko lanak eginda dituzten arren fase honetan, garaipenak poltsikoratzen jarraitzen dute eibartarrek. Neskek igoera fasea hasi baino lehenagoko azken neurketa jokatu eta irabazi zuten bitartean Eharialdea taldearen kantxan (23-26), mutilek beste garaipen bat eskuratu zuten Barakaldon partida zoragarri bat eta gero (28-39). Fase

22.4.09

Denak kiroldegira. Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak lehen postua ziurtatu dezake larunbatean 18:30etan, bigarrena den Helvetia Anaitasunaren kontra. Egia da ere, matematikoki oraindik ez legokeela eginda, hala ere, oso hurbil geratuko litzateke talde eibartarra.48 punturekin, 5 ateratzen dizkio 5 jardunaldiren faltan. Liga txapelketako bi talderik onenak aurrez aurre izango dira asteburuan eta lehia itzela espero da.

22.4.2 KRONIKA

Listo. Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak igoera fasera sailkatzeko puntu bat ateratzearekin nahiko zuen, hala ere, garaipenarekin itzuli ziren Beti-Onak taldearen kantxatik (34-39). 5 jardunaldiren faltan lortu dute iazko puntu kopuru berbera, 48 alegia. Behin, lekua finkatuta ez daukan fasera sailkatuta, lehen postua eustea izango du helburutzat orain talde armaginak. 5 puntu ateratzen dizkio bigarrena den
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +