22.3.27 KRONIKA

Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak pauso ikaragarria eman zuen larunbatean eta sailkatzea lortzetik puntu bakarrera geratu zen Ipuruan Easygas Urduliz menderatu eta gero (37-33). Hasiera batean ematen zuena baino borroka gehiago eskaini zuten bizkaitarrek, sailkapena ikusita ez zirudien hain behean zeudenik. Lidertzan sendo, 11 puntuko aldea ateratzen dio talde armaginak hirugarren sailkatua den Il capo Hondarribia

22.3.19 KRONIKA

Kutx eta pil Arrate Eibar lehen taldeentzat. Neskek liderra den Omega Peripherals Basauriren kontra galtzen zuten bitartean (17-30), mutilek ez zuten arazorik eduki Trapagaran menderatzeko Bizkaian (24-32). Lehen postuan sendo jarraitzen dute armaginak 44 punturekin; Helvetia Anaitasuna 5 azpitik da eta Ilcapo Hondarribia Bidasoa eta Sugraf Zaragoza 10. Hori bai, gipuzkoarrak partidu bat gutxiagorekin. 7

22.3.19 Asteburua

Maila handiko neurketak asteburu honetan Arrate Eibar lehen taldeek jokatu dituztenak. Mutilak Trapagaranen kantxan larunbatean arratsaldeko 18:50etan arituko diren bitartean, udal kiroldegian zehazki, neskek liderra eta urteko talderik onenaren bisita izango dute Ipuruan. Omega Peripherals Basaurik jokatu dituen partida guztiak irabazi ditu orain arte liga osoan, bat ezik, lehen itzuliko eibartarren aurkakoa, hain zuzen ere,

22.5.12 KRONIKA

Beste asteburu arrakastatsu bat goi mailako bi Arrate Eibar Eskubaloi taldeena. Biek lortu zuten neurketak irabaztea, nahiz eta bi eratan oso ezberdinak izan baziren ere, bi puntuak eskuratu zituzten, bai neskek (34-33), Eraiken Eharialdearen aurka, eta baita mutilek ere (39-25) Romo Brokel Kirolen kontra. Bi filialek, ordea, txanponaren bi aldeak bizi zuten. Emakumezkoek (21-27) Ordizia
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +