KRONIKA

Gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiak azken jardunaldia jokatzen zuen bitartean Trapagaranen aurka Ipuruan (23-26), emakumezkoek garaipen itzela lortu zuten Gipuzkoako kopan Construcciones Ugarte Aloña Mendiri irabazi eta gero (25-37). Ligako saria ondo ospatu eta gero, kopako partiduetara bueltatzen dira Andoniren neskak eta lehen neurketa etxetik at tokatu eta ederki gailendu ziren armaginak alde nabarmenarekin, gainera. Ez

MAIATZAK 13

Liga txapelketako azken jardunaldia gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi taldearentzat. Laugarren postuan dira orain eibartarrak 37 punturekin eta larunbatean Trapagaran jasoko dute Ipuruan arratsaldeko 19etan, posizio hori eusteko helburuarekin. Tolosak ere 37 ditu, baina etxetik at arituko da Beti Onaken aurka. Gogoratu azken jardunaldiko ordutegiak bateratuak izango direla, hau da, partida guztiak ordu berean hasiko direla.

KRONIKA

Ezin izan zuen gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi lehen taldeak garaipenik lortu Uharteri egindako bisitan (29-27) eta laugarren postuan jarraitzen duen arren, Tolosak irabazi zuenez bi taldeak berdinduta ageri dira sailkapenean. Hori dela eta, datorren jardunaldian, azkenean, hain zuzen ere, erabakiko da dena. Eibartarrek Trapagarani egingo diote aurre Ipuruan eta tolosarrak Beti Onaken kantxan arituko dira.

Maiatzak 6

Etxetik at jokatuko duen denboraldiko azken neurketa gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiarentzat. Nafarroko lurretan arituko dira armaginak larunbatean arratsaldeko 19etan, Uharteko Ugarrandia kiroldegian, hain zuzen ere. Seigarren postuan dira etxekoak 33 punturekin, eibartarrak baino 4 gutxiagorekin. Txapelketa guztian gol gutxien jaso duenetariko bat da gainera talde nafarra, beraz, ez da lan erreza izango bi puntuak eskuratzea
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +