Somos Eibar taldeak neurketa garrantzitsua du larunbatean arratsaldeko 6:30etan Tolosaren aurka; hamabigarren dira, armaginak baino bi puntu gutxiagorekin eta argi dagoena da aurten, ez direla iaz liga irabazi zuten berdinak. Hala eta guztiz ere, lehen itzuliko bi puntuak Tolosan geratu ziren, beraz eibartarrek ez dute erronka erreza edukiko. Lehia estua eta berdintsua izango da, etxean jolasten duenarentzat abentail, gainera zaletuak Ipuruara gerturatzen badira, ziur taldea bultzatuko dutela beraien animo eta ohiuekin, guztiz beharrezkoa azken txanpa honetan.
Arerio bezala talde ez oso eraginkorra edukiko dute parean eibartarrek, nahiz eta gol bat egitea defentsa honi asko kostatzen den. Bigarren dira gol gutxien jaso duten zerrendan, baina bigarren dira ere gol gutxien egiten dutenen artean. Baina Pablo Segoviano, Tolosarren goleatzaile nagusia geratzen saiatu beharko dira Fernandoren mutilak. Hamairugarren da gol gehien egiten dutenen artean. Momentu onean badira ere armaginak, Madrilgo entrenatzailea ez da batere fio:”Behetik burua atera dugun arren, lan asko egiteke dago oraindik”. Sorteko dago gainera jokalari guztiekin konta bait dezake. Bai Xabi Azkonizaga baita Eneko Garetxanak ere beraien lesioak gainditu dituzte, hori bai, minutu gutxiago egongo dira pistan. Somos Eibar taldeak aprobetxatu beharra dauka etxean daraman ratxa eta garaipenaren bila kantxaratu jendearen bultzadarekin salbaziora hurbiltzeko.
Hamabostgarren jardunaldia gure talde seniorrentzat. Etxetik at arituko dira biak larunbatean arratsaldeko 6:15etan: Mecalbek, Egiako kiroldegia bisitatuko duen bitartean Egia Petritegiren aurka jolasteko, gizonezkoak Zumarragako Ispilla kiroldegian izango dute erronka Urola Laztimendire kontra. Jubeniletan aldiz, igandean arituko dira bi taldeak: Mecalbek, Laubide Iturgintza jasoko du Ipuruan goizeko 11:30etan eta Teknikerrek, Egia 3 taldeari egingo dio bisita 9:30etan Egiako kiroldegian.
Kadeteetan, bai Mecalbek eta baita Muelles Zalduak ere bidaiatu beharko dute, igandean goizeko 12:30etan jolasteko. Lehenak Bidebieta kiroldegian Lacturale Bera Beraren aurka aritzeko eta bigarrenak La Salle kiroldegian Saieko-La Salle taldearen kontra. Mutiletan berriz, Teknikerrek atseden hartuko duen bitartean, Komatek Bera Bera Laranja klubaren bisita izango du Ipuruan, larunbatean arratsaldeko 4:30etan. Infantiletan, Urkotronikek, Galdona Pulpo jasoko du Ipuruan larunbatean goizeko 10:30etan; Mecalbek, Ipuruan larunbatean ere, Udarregi A Usurbilen aurka 11:45etan; Ametsak aldiz Donostira bidaiatu beharko du Egia 1 taldearen aurka aritzeko, igandean goizeko 11:15etan; Hierros Servandok berriz Zarautzera Amenabarri aurre egiteko igandean goizeko 10etan; eta Bengoa Elektrizitateko mutilak Hernaniraino Hernani Leoka rekin jolasteko herriko udal kiroldegian, larunbatean ordubatetan. Azkenik, El Tio Palancaseko neska alebinak Sanlo Sukia B jasoko dute igandean goizeko 10etan.
You must be logged in to post a comment.