Somos Eibar taldeak balio asko dituzten bi puntu lortu zituen Beti-Onaki garaitu eta gero (30-24). Hasierako bien arteko kolpeek markagailua berdinduta zeukaten eta eibartarrek bi golen aldea lortu bazuten ere hamargarren minuturako, naparrak ez ziren kokildu eta berdintzea lortu zuten berriz. Baina kanpotarrek baloi asko galdu zituzten, huts egite ugari eta kontraeraso pila armaginentzat. Huts hoien eragile nagusiak, defentsa bikain bat eta Fuentes atezainaren gelditu handiak izan ziren. Kanporatua izan zen arren, neurketa zoragarria gauzatu zuen taldekideei garaipenaren bidea arinduz. Hala ere, Fernandoren mutilak presa zutela ematen zuen, kontraerasoak segiduan amaitzeko gogoarekin, eraginkortasuna jeitsiz. Interbidea, buruarekin jolastea zen, jokaldiak prestatuz eta horrek emaitza ematen bukatu zuen.
Atzean egindako lan bikain horri esker, taldeak, zortzi minututan bi gol besterik ez zituen jaso. Aurrean, arerioak beldurtzen jarraitzen zuen Mikel Zuloagak eta aurrean jartzen ziren guztiak gaindituz, goletan zenbaki bikoitzak lortu zituen beste jardunaldi batez, oraingoan 11 gol sartuz, taldeak baino heren bat baino gehiago. Gainera, bostgarren posturaino igo da ligan gol gehien sartu dituztenen sailkapenean, 98 eginda, batezbeste bost baino gehio, izugarria.
Denboraldiko lehen zatirik onenetarikoa izan zen eibartarren partetik, bost goleko aldearekin atsedenaldirako, irudi paregabe erakutsiz. Bide beretik hasi zen bigarren zatian, armaginak buru zirela, lau eta hutseko partziala lortu zuten zortzi minututan norgehiagoka bideratuz. Goraipatzekoa da berriro ere Ipuruako kiroldegiak erakutsi zuen sarrera, zaletuek taldea bultzatu zuten azken minuturaino animatuz eta urteko garaipenik garrantzitsuetariko batera eramanez. Ondo eutsi zioten mutilek azkeneraino eta bi puntuak poltsikoratu ondoren hamargarren posturaino igotzen dira beheko postuetatik zertxobait urrunduz.
Somos Eibarrek emozioz beteriko neurketa lehiatsuan garaile ataratzea lortu zuen. Egia esateko, edozeinek garaile ateratzeko aukera izan zuen, baina eibartarrak azken momentuetan finago ibili ziren, adore eta harrotasuna erakutsiz, oztopo guztiak gaindituz eta bi puntuak Ipuruan utsiz. Sei daramatzate guztira. Taldeak lehiakortasuna berreskuratu duela eta inoiz baino biziago dela erakutsi zuen larunbateko norgehiagokan, gainera ez zen inor bajetaz gogoratu talde bat balitz denok ddenok denori laguntzen. Nahiz eta sei puntukin hamaraiugarrenak izan, seigarren postua graipen bakar batera dute armaginek.
Lehen zatia oso parekatu izan zen, bi arerioak elakr mokoka aritu ziren, golak txandaka sartzen. Berdinketak nagusi ziren markagailuan. Baina kanpokoak gol bakar bat ere ez zuen sartu azken bost minutuatn eta eibartarrak hori aprobetxatu zuten atsedenaldiara bost goleko aldeaz helduz. Etxekoek agian ez zutenabentail honekin kontatzen eta emaitza eusten saiatu ziren arren, aragoiarrak buelta ematea lortu zuten, azken hamabost minutuei kriston emozioa sartuz.
Neurketak ez zeraman dinamika ona eibartarrentzat. Gainera zaragozarra bi goles gainetik jartzea lortu zuten. Baina Somos taldekoek ez zituzten buruak makurtu eta kiroldegira joan ziren animoekin batera balio askoko garaipena eskuratzea lortu zuen talde eibartarrak.