Aurreko larunbatean azaroaren 21ean, Ipurua kiroldegian beste behin ere eskubaloiaren festa bizi izan genuen. Zaleen berotasunak bultzatuta, gure lehen bi taldeek garaipen sorta bat sinatu zuten etxean, denboraldi hasieratik egiten ari diren lan bikaina berretziz.
Gizonezkoen C multzoko Lehen Mailako Estatuko Txapelketan 10. Jardunaldia jokatu zene eta gure mutilen taldeak 35-30 irabazi zuen Uharteren aurka. Urrezko bi puntu, sailkapen taularen lehen postuan jarraitzeko.
Bestetik, B multzoko Emakumezkoen Zilarrezko Ohorezko Mailako 8. Jardunaldia jokatu zen eta gure emakumeen taldeak Bm Loyola-ren ondo landutako garaipen bat lortu zuen 26-20. Defentsa serioa eta ideia argiekin erasoan, merezitako garaipena eskuratu zuen sailkapenean urrats sendoak ematen jarraitzeko.
Gure taldeen gainerako emaitzak:
Euskal Ligako Senior Mutilak
Eibar EskubaloiaB 21 – 24 Egia Teila Fabrika
Lurraldeko Emakumezko Seniorrak
Eibar Eskubaloia B 30 – 28 Balentziaga Pulpo EK
Lurraldeko Senior Mutilak
Chinchurreta Aloña Mendi 25-28 Eibar Eskubaloia C
Lurraldeko Jubenil Emakumeak
Saieko Carriquiri Inmobiliaria 27-17 Eibar Eskubaloia
Lurraldeko Kadete Mutilak
Alkain Bidasoa irun 30-31 Eibar Eskubaloia B
Eibar Eskubaloia C 26-23 Ukondartz BKE
Lurraldeko Kadete Emakumeak
Eibar Eskubaloia B 32-33 Arrasate EB
Infaltil Mutilak
Amenabar ZKE 12-37 Eibar Eskubaloia B
Zubacor Elgoibar 20-17 Eibar Eskubaloia C
Infantil Neskak
Galdona Burdindegia Pulpo EK 12–12 Eibar Eskubaloia A
Lurkide Legazpi 15 –15 Eibar Eskubaloia B
Alevin Mixto
Eibar Eskubaloia A 19–11 Bera Bera
Ongi Elgoibar 13– 8 Eibar Eskubaloia B



Español 



















































