Hierros Servando Eibar taldeak garaipen borrokatua lortu zuen Egia Teila Fabrikaren aurka, gol gutxiko neurketa berdindu batean (22-19). Gainera, puntua lortzeko zorian egon ziren donostiarrak, baina Ruben Fuentes atezainak azken bi erasoak gelditu zituen, bi puntutako saria etxean utziz. Armaginak aldiz, ez zuten barkatu beraien azken jaurtiketetan, errenkadan bigarren garaitia lortuz.
Argi geratu zen hasierako minututan defentsen lehia izango zela eta erritmo geldo batean jokatuko zela neurketa. Etxekoek ezin zuten defentsa itxia zulatu eta aurretik jartzen ziren bakoitzean, donostiarrek berdintzea lortzen zuten. Horrela, hamarna iritsi ziren atsedenaldira,hiriburukoen azken eraso eraginkor bati esker. Hari beretik ekin zuen bigarren zatiak, huts ugari eta gol gutxi. Hala nola, nabarmentzeko datu bat, eibartarren aldetik 11 jokalarik guztira, gutxienez gol bat sartzea lortu zuten.Hori bai, nagusiena Mikel Zuloaga izan zen seirekin. Donostiarren aldetik iazko amaitu gabeko ligan pitxitxigeratu zena, Mikel Royo zazpirekin. Azken eraso eta defentsa eragileei esker laugarren puntua batzeko aukera izan zuten armaginek.
Azpimarratzekoa ere zaletuen animo eta laguntza. Covid 19ari dagokion neurriak errespetatuz, etxeko taldearen arrakastaz gozatzeko aukera izan zuten. Lehen postuan jarraitzen du Hierros Servando Eibar taldeak, Estudio Matmata Zaragoza Ademarrekin berdinduta lau punturekin. Tolosara bidaiatu beharko dute Fernandoren mutilak, datorren asteburuan jokatuko den hirugarren jardunaldian. Sentsazio onak berreztera irtengo dira eibartarrak Usabal kiroldegira. Baina hori datorren larunbatean izango da…
Gure talde batzuk lagunartekoak jokatu zituzten pasa den asteburuan. Hierros Servando B taldeak Urola Laztimendi menderatu zuen (22-26); Mecalbe jubenilak Omega Peripherals Basauri garaitu zuen (21-15); Mecalbeseniorrak aldiz ez zuen aukerarik eduki SareteknikaKukullagaren aurka (19-32).