Demasiado castigo el que sufrió el Hierros Servando Eibar ante el Distriplac San Antonio el sábado (26-25). A pesar de jugar mejor, se trata de la tercera derrota del equipo esta de lo que llevamos de competición. Los eibarreses no pudieron rascar ni tan siquiera un punto tras estar por delante en el marcador prácticamente
Hamahirugarren jardunaldia Hierros Servando Eibar taldearentzat. Urte berria ondo hasi zuten armaginek Euskadiko kopan Amenabar Zarautz menderatuz, larunbatean ligan jarraipena ematera bidaiatuko dute nafarra. Arerioa Distriplac San Antonio izango da eta lehia larunbatean arratsaldeko 18:00etan Colegio Santa MaríaLa Real Maristasen kiroldegian. Fernandorenak denboraldi erdi bikaina daramate, ez ordea nafarrek. Hala eta guztiz azken bi partidetan
Hierros Servando Eibar taldearen garaipen itzela larunbatean, maila bat gorago dagoen Amenabar Zarautzen aurka (36-26). Goitik behera nagusitu ziren eibartarrak, talde konpaktu bat bezela jokatuz, trinko, fin defentsan eta zorrotz erasoan. “Zarautzen aurkako neurketa bikaina. Azpimarratzekoa da lortu dugun emaitza, baita nola lortu dugun ere, intentsitate eta kontzentrazio maila altuekin”, zioen Fernandok. Zuloaga eta Garetxana
Heldu dira azkenik Euskadiko kopako final laurdenak. Urtea bukatu baino lehen ziren jolastekotan bi neurketak, baina egoerak behartutako atzerapena eta gero, asteburu honetan kantxaratuko da Hierros Servando Eibar taldeaezustekoa ematera. Amenabar Zarautz aurkari gogorra izango dute aurrean , nahiz eta Ipuruan jolastuko den lehiaizan, ez da erronka xamurra armaginentzat.Larunbatean arratsaldeko 5:15etan izango da norgehiagoka. 7garren
Hierros Servando Eibar taldearen denboraldiko zortzigarren garaipena Ereintza Aguaplasten aurka Ipuruan(29-24). Argi geratu zen larunbatean, pasa den asteburuko sastada ez zela entrenamendu falta besterik izan. Urtea lehenengo postuetan bukatuko dute eibartarrek 17 punturekin, zortzi garaitze, bi porrot eta berdinketa bakarrarekin. “Garaipen garrantzitsua lortu genuen Ereintzaren kontra, gabonetako geldialdia gehio eta lasaiago gozatzeko aukera ematen diguna”,
Hierros Servando Eibar taldeak Ereintza Aguaplasten bisita jasoko du larunbatean arratsaldeko 6etan Ipuruako kiroldegian. Urte arraro honen azken hitzordua da bi taldeentzat printzipioz eta amaiera ezin hobea eman nahi diote Fernandorenek, bi puntuak poltsikoratuz eta bide batez, 2021 urtera lehen postuan iritsiz. Bakarra izan ezik, partida guztiak jokatzeko aukera izan dituzte errenteriarrek, eibartarrekin batera jardunaldi
Hierros Servando Eibarren porrot mingarria Uharten (22-15). Jokalari eibartarrek entrenamendu falta asko nabari zuten eta neurketan sartzen ahalegindu ziren arren, erasoko errendimendu baxuak aukera gabe utzi zuen taldea. Izan zituzten baja garrantzitsuak ere bere garrantzia izan zuten. Lander Casado eta Mikel Zuloaga adibidez, ez ziren norgehiagokan egon, aurrean umezurtz utziz taldea. Ez ziren bakarrak izan:
Bueltan da eskubaloia. Hierros Servando Eibar taldea kantxaratzekotan da berriz larunbat honetan, asteburu bat jokatu gabe egon eta gero. Uharte menderatzea izango dute eibartarrek helburutzat. Ugarrandia kiroldegian ikusiko dute elkar arratsaldeko 6:30etan. Zazpi neurketa jolastu dituzte orain arte nafarrek, sei puntu lortuaz, hiru garaipen eta lau porrot. Gorabehera askorekin hasi dute txapelketa ezbairik gabe.Baina Fernando
Eibar Eskubaloiak, bere taldeen etxeko neurketak Streaming bidez Youtube webgunean zuzenean ematen hasi dira aurten. Bizi dugun egoera dela eta, goi mailakoak besterik ez dira kantxaratzen ari asteburuetan, hortaz bere lehiak bakarrik ikus ditzakegu. Denboraldi hasieran jubenilen edota kadeteen norgehiagokak ikusteko aukera ere egon zen; lehiaketara itzultzen direnean gure talde guztiak, emanaldi horietara gehituko dira.
Hierros Servando Eibarrek hirugarren garaipena jarraian eskuratu zuen larunbatean Elgoibarren (19-28). Bi partida irabazi gabe egon eta gero, armaginak garaitzaren bidezidorrera itzuli ziren. Neurketa nahiko gorabeheratsua suertatu zen hasiera batean, baina eibartarrek aldea pixkanaka handitzea lortu zuten bi puntuak zailtasun handirik gabe poltsikoratuz. Hori bai, printzipioz ematen zuena baino gehiago borrokatu behar izan zuten Fernandorenek,



Español 
























