Gure taldeen lan bikaina goraipatu beharra dago. Hilabete zailak izaten ari diren arren indartsu dira Eibar Eskubaloiko lehen bi taldeak. Hierros Servando Eibar lehen postuaren bila doan eta igoera fasera sailkatzeko hurbil dagoen bitartean, Grupo Mecalbe Eibar taldeko jokalariak ere ikuskizuna ematen ari dira Gipuzkoako Emakumezkoen 1. Lurralde Txapelketan. Seitik sei garaipen lortu dituzte lehen
Lehengo bi sailkatuak aurrez aurre larunbatean Iruñean. Hierros Servando Eibar taldeak Anaitasuna pabilioia bisitatuko du Helvetia Anaitasuna liderraren aurka aritzeko arratsaldeko 16:30etan. Aurtengo liga txapelketako bi talderik onenak elkartuko dira nafarroakohiriburuan, etxekoak lehen postuan dira 40 punturekin, armaginak berriz, bigarrenean 38rekin. “Asteburu honetan irabazita lehendabizi egongo giñakeAnaitasunaren aurretik neurketa atzeraturik gabe”, dio Fernandok. Gainera, goleatzaile
11.neurketa galdu gabe jarraian Hierros Servando Eibar taldeak batu zuena larunbatean Alcorta Forging Group Elgoibarri Ipuruan irabazi eta gero (28-20). Nagusi izan ziren armaginak norgehiagoka guztian, sendo, momentutxo batean ahulezi puntua erakutsi bazuten ere, maisutasunez gailendu ziren gureak. Azken 11 partidetatik 10 irabazi ditu eta bestea berdindu talde armaginak, datu izugarriak ez bairik gabe. Aginte
Liga amaiera gero eta hurbilago ikusten da eta Hierros Servando Eibar taldea bigarren tokian tinko irauten du sailkapenean 38 punturekin. Zazpi beherago da Uharte hirugarren lekuan armaginak harrapatzeko irrikan. Hala ere, Fernandoren mutilak gogor eutsi behar diote sailkapenari geratzen diren zazpi finaletan, lehena, larunbat honetan Alcorta Forging Group Elgoibarren aurka Ipuruan. Norgehiagoka larunbatean jokatuko da
Kaixo lagunok!2021-2022an denboraldi historiko baten aurrean gaude: JD Arrate sortu zenetik 75urte eta Eibar Eskubaloiaren 10 urteak bat datoz. Hori dela eta, dokumental bategitea da. Eibarko eskubaloiaren une historikoak jasoa da helburua, Untzaga plazakopartida mitiko haietatik hasita, “Uni” -tik igaro eta, azkenik, Ipurua kiroldegian.Eibarko eskubaloiaren historian parte hartu duten familiak bateratzeko asmoz: (JDArrate, Amaña, Mickye
Igoera fasean sartzeko puntuak batzen jarraitzen du Hierros Servando Eibar taldeak eta jomuga geroz eta hurbilago ikusten dute gure jokalariek Estudio Matmata Zaragoza Ademarren kantxan berdindu eta gero (31-31). Egia da igandean gehiago merezi izan zutela eibartarrek, jaun eta jabe izan zirela bigarren zatian, hala eta guztiz, ez zuten lehia behar zen unean itxi eta
23. jardunaldia Hierros Servando Eibar taldearentzat Estudio Matmata Zaragoza Ademar taldearen aurka. Norgehiagoka Siglo XXI deituriko udal kiroldegiaren B pistan jokatuko da, igandean goizeko 12:15etan. 10. Garaipena jarraian lortzera kantxaratuko dira eibartarrak, bizi duten bolada onari jarraipena ematera, hain zuzen ere. Lehen bi postuak dituzte jomugan eta dena emateko asmotan dira armaginak liga amaiera arte.
Hierros Servando Eibar taldearen beste garaipen borrokatua eta landua Dominicos Zaragozaren aurka oraingo honetan, bederatzigarrena jarraian (27-25). Lehenengo zati parekatu baten ondoren, eibartarrek aldea zabaltzea lortu zuten, hala eta guztiz, minutu gutxiren faltan kanpokoak markagailuan hurbildu eta berdinketaren mamua Ipurua kiroldegitik pasa zen. “Gehiegi sufritutako beste etxeko garaipen bat”, aitortu zuen Fernando entrenatzaileak. Hori bai,
OLATU APARRETAN JARRAITZERA Bolada onari jarraipena ematera kantxaratuko da Hierros Servando Eibar taldea larunbatean Ipuruako kiroldegian. Aurkaria Dominicos Zaragoza izango da eta lehia arratsaldeko 18:30tan jokatuko da. Bederatzigarren garaipena jarraian lortzea nahi dute Fernandoren mutilak, eta bide batez liderrari presio pixka bat sartu. “Azkenaldian erakutsitako maila mantentzea dugu helburu. Baina argi edukita jardunaldi asko daramatzagula