Emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak ezin izan zuen ezustekoa eman OpenCup finalerdietan Ameztoi Zarautzen kantxan galdu eta gero (28-22). Porrota pairatu zuten arren, gogor aritu ziren armaginak eta hiru goletara ere hurbildu ziren, hala ere, erasoan egindako huts egiteek taldea kondenatu zuten. “Aurrean ez da gure eguna izan, akats asko egin ditugueta hori zarutzatarrek ondo baliatu
astelehena, 01 Azaroa 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak ospe handiko garaipena poltsikoratu zuen errenterian Ereintza Aguaplastenaurka zdefentsa izugarri bat egin eta gero (12-18). Gizonezkoek , aldiz, sari bikoitza lortu zuten larunbatean Ipuruan Jacar San Antonioren kontra (29-19). Bi puntuez gain, lidergoa ere eskuratu zuten Fernandoren mutilek arerio zuzenen porroten ondoren. Maisuki nagusitu ziren gure bi taldeak eta denboraldi hasieran
ostirala, 29 Urria 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Bueltan da liga txapelketa emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiarentzat bi asteburu jarraian atseden hartu eta gero. Ereintza Aguaplast izango da armagiñen arerio, eta lehia, errenteriako Galtzaraborda udal kiroldegian jokatuko da larunbatean arratsaldeko 16:00etan. “Ondo heltzen da taldea. Gauza ezberdinak lantzeko balio izan digute bi astea hauek, ez dugu denbora galdu”, prest dira Andoni Perezen jokalariak. Laugarren
Balio askoko beste bi puntu eskuratu zituen Arrate Eibar Eskubaloiak aste buru honetan Egia Teila Fabrika taldearen kantxan (23-34). Hirugarren dira eibarrarrak 9 punturekin, Helvetia Anaitasuna eta Trapagaran taldeen azpian eta galdu gabe jarraitzen dute gure mutilek. Larunbatean nagusitasun osoz gailendu ziren, hasieratik joko ikusgarria eginez, ez zioten aurkariari aukerarik eman. “Oso kontzentratuta hasi dugu
Bigarren neurketa jarraian etxetik kanpo Arrate Eibar Eskubaloiarentzat. Galdu gabe jarraitzen dute eibartarrek eta Egia Teila-Fabrikaren kiroldegia bisitatuko dute larunbatean 20:15etan hasiko den hitzorduan. Sailkapenaren erdi partetik behera dira donostiarrak bi punturekin, pasa den asteburuan Barakaldon lortu zutena, alegia. “Jokalari multzoa aldatu ez duen taldea da Egia eta ederki ulertzen dira elkar. Lehia zaila
Beste garaitze itzel bat lortu zuen etxetik kanpo Arrate Eibar Eskubaloiak eta Tolosa bezalako talde baten aurka, gainera(26-29); hirugarren da sailkapenean liderrengandik puntu bakarrera eta neurketarik galdu gabe jarraitzen du. Oso fin aritu ziren eibartarrak hasieratik eta lehen zati ikusgarria egitea lortu zuten. Atzean sendo eta aurrean zorrotz, 10 goleko errenta ere eduki zuten armaginek,
Arrate Eibar Eskubaloi talde seniorrak puntuak biltzen jarraitzen dute. Beste asteburu on baten ondoren, salkapenetako goiko postuetan dira gureak. Emakumezkoen lehen taldea, adibidez, garaipen itzelarekin bueltatu zen Kukkullaga-Etxebarriri irabazi eta gero (20-22), hala ere, ez zen lan erreza izan: “Espero genuen bezala partidu lehiatuta joan zen bukaeraraino”. Pozik zen Andoni Perez entrenatzailea, puntuak galtzear ere
osteguna, 07 Urria 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Arrate Eibar Eskubaloiko taldeek beste hitzordu garrantzitsu batzuk dituzte asteburu honetan, helburua lortzeko lantzen ari diren bidean. Emakumezkoen lehen taldeak, adibidez, etxetik kanpoko jokatuko du lehendabiziz aurtengo denboraldian. Kukullaga-Etxebarri izango da arerioa eta norgehiagoka larunbatean ospatuko da arratsaldeko 16:00etan Etxebarriko udal kiroldegian. Porrota jasan zuten lehen jardunaldian bizkaitarrek eta egoera hori aprotxatzen saiatuko dira gure
astelehena, 04 Urria 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Asteburu oparoa gure talde seniorrentzat, lau taldeak irabazteko gai izan ziren eta txapelketa hasi bezain laster goialdean kokatzen dira. Joko bikaina erakutsiz, emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloi lehen taldeak aginte makila hartu eta Bera Bera talde indartsua menderatzea lortu zuten gure neskek (28-23). Neurketan sartzea kostatu zitzaien arren, berehalakoan suspertu eta bukaera arte ez zioten arerioari
Heldu da emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloi taldearen ordua. Larunbat honetan arrtsaldeko 18:30etan Ipuruan jokatuko du Euskadiko txapelketako lehen partida Bera Bera talde donostiarraren kontra. Zazpi taldez osatutako multzoan kokaturik, eibartarrek argi daukate zein den helburua eta horrela adierazten du Andoni Alvarez nesken entrenatzaileak: “Lehenengo fasean aurreneko lauren artean sailkatzea espero dugu, horrela, txapelketa irabazteko multzoan



Español 























