Bigarren garaipena jarraian gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi lehen taldearena Egia teila fabrika arazo handirik gabe garaitu ondoren Ipuruan larunbatean (33-27). Bosgarren jarraitzen dute eibartarrak 29 punturekin bukaerarako 8 partida faltan. Aginte makila une oro eskuan, armaginek neurketa ona jokatu zuten bi puntuak etxean uzteko. Lehen 10 minutuak nahiko parekatuak suertatu ziren, hala ere, etxekoen aldeko
Gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiak larunbat honetan izango du hitzordua Ipuruan arratsaldeko 18:30etan. Egia teila fabrika izango da aurkaria eta garaipenaren bidea behin berreskuratuta norabide berean jarraitzea du helburutzat talde armaginak, denboraldia ahalik eta hobekien bukatzeko asmoz. Hamaikagarren da talde donostiarra 17 punturekin eta ratxa txarrean murgilduta bazegoen ere, azken jardunaldiko garaipenak bultzada animikoa eman die
igandea, 26 Otsaila 2023
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Asteburu beltza nesken Mecalbe Eibar Eskubaloi talde gorenarentzat. Loyolaren kantxan gol bakar bategatik galdu ondoren (22-21), Lagunaken garaipenak azken aurreneko postura kondenatzen du talde armagina. Bost jardunaldiren faltan 9 puntu dauzkate eibartarrek eta jaitsiera postuetan dira.Gizonezkoek, aldiz, ratxa txarrari amaiera eman eta Barakaldo Indepca XXIren kantxan irabaztea lortu zuten (33-36).Bosgarren dira eibartarrak 27 punturekin. Neurketa
osteguna, 23 Otsaila 2023
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
21. Jardunaldia Mecalbe Eibar Eskubaloi lehen taldeentzat. Larunbatean arituko dira biak etxetik at. Emakumezkoek Iruñako San Ignacio eskolaren kiroldegiko lehen pistabisitatuko dute Loyola talde nafarraren aurka jokatzekoarratsaldeko 18:00retan. Eibartarrak baino postu bat gorago dira 13 punturekin eta lau ateratzen dizkie gure neskei.Gizonezkoek, bestalde, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian izango dute hitzordua 19:00retan Barakaldo Indepca XXIri aurre egiteko.
Larunbat eskaxa Mecalbe Eibar Eskubaloia goi taldeenak. Biek galdu zituzten Ipuruan jokatutako partidak liderren kontra. Gizonezkoek ezin izan zuten ezer egin Romo Broker kirolen aurka (22-32) eta emakumezkoek, bestalde, porrota pairatu zuten Aiala Zarautzen aurka (24-34). Bigarren porrota jarraian mutilentzat, bostgarren postuan jarraitzen dute 25 punturekin, hori bai, lehen lekuetatik urrunago. Neurketa zaila suertatu zen
ostirala, 17 Otsaila 2023
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Asteburu latza Mecalbe Eibar Eskubaloia talde gorenentzat. Gizonezkoek Beti Onaken kantxan galtzen zuten bitartean (31-30), emakumezkoek ezin izan zuten ezer egin Ipuruan NAIBC San Adrian talde bilbotarraren aurka (19-22). Mutilek postu bat galdu eta bostgarrenera jausten dira 25 punturekin. Neskak, bestalde, hamabigarren jarraitzen dute 9 punturekin. Ez zen erreza izan Ipuruako neurketa eta Bilboko taldea
ostirala, 17 Otsaila 2023
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Iazko jardunaldia behin ahaztuta, beste berri bati ekiteko ordua da. Kasu honetan larunbatean hitzordu bikoitza daukagu Ipuruan. Biek ala biek beraien ligako liderren aurka jokatuko dute. Emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi lehen taldea Aiala Zarautzen kontra arituko da arratsaldeko 16:30etan. Gizonezkoen lehen taldea ondoren kantxaratuko da, hau da, 18:30etan Romo Broker kirol aurka jokatzeko. Bi partida
ostirala, 10 Otsaila 2023
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
jardunaldia Mecalbe Eibar Eskubaloi goi taldeentzat. Emakumezkoek NAIBC San Adrian talde bilbotarra Ipuruan jasoko duten bitartean, larunbatean arratsaldeko 18:30etan, gizonezkoek Beti Onaken kantxan jokatzekotan dira igandean goizeko 12:00etan Atarrabiako Hermanos Indurain udal kiroldegian. Arerio bizkaitarra laugarren da 24 punturekin, nafarrak, bestalde, hamaikagarren dira 13 punturekin eta ratxa txarrean iristen dira lehiara. Lehen itzuliko norgehiagokan bizkaitarrak
osteguna, 09 Otsaila 2023
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Garaipen zoragarria gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiak lortu zuena Ipuruan Il Capo Hondarribia Bidasoa taldearen aurka (32-30). Hirugarren garaitzea jarraian gure mutilentzat eta laugarren postuan finkatzeko balio duena 25 punturekin. Emakumezkoen taldeak, bestalde, porrota pairatu zuen nafarroan Gurpea Beti Onak Azparren Gestionen kontra (27-18). Hamabigarren jarraitzen dute neskek 9 punturekin. Bi puntu baino gehiago balio zuen
osteguna, 02 Otsaila 2023
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
18. Jardunaldia Mecalbe Eibar Eskubaloi bi talde gorenentzat. Emakumezkoek Gurpea Beti Onak Azparren gestion taldearen kantxan arituko dira larunbatean arratsaldeko 20:00etan. Atarrabiako Hermanos Indurain udal kiroldegian jokatuko da. 8. Postuan da talde nafarra sailkapenean 18 punturekin, hala ere, ez da ratxa onean, azken hiru neurketatik puntu bakarra lortu baitu. Lehen itzuliko neurketan Beti Onak gailendu