Somos Eibar taldeko Axier Gisasola jokalariarekin solasteko aukera izan dugu; nola ikusten duen taldea ratxa ona eta gero, bere burua eta beste taldekideekin, uztaileko azken asterako antolatu berri duten kanpusaren berri eman digu. Gainera, urte amaieran eman zioten sariaren egunean sentitu zuena ere kontatu digu Axierrek. Lehenengo eta behin, uztailean izango den kanpusari arreta jarriko

BESTE FINAL BAT

Somos Eibar taldeak neurketa garrantzitsua du larunbatean arratsaldeko 6:30etan Tolosaren aurka; hamabigarren dira, armaginak baino bi puntu gutxiagorekin eta argi dagoena da aurten, ez direla iaz liga irabazi zuten berdinak. Hala eta guztiz ere, lehen itzuliko bi puntuak Tolosan geratu ziren, beraz eibartarrek ez dute erronka erreza edukiko. Lehia estua eta berdintsua izango da, etxean

BI PUNTU BAINO GEHIAGOKO BALIOA

BI PUNTU BAINO GEHIAGOKO BALIOA Somos Eibar taldeak balio asko dituzten bi puntu lortu zituen Beti-Onaki garaitu eta gero (30-24). Hasierako bien arteko kolpeek markagailua berdinduta zeukaten eta eibartarrek bi golen aldea lortu bazuten ere hamargarren minuturako, naparrak ez ziren kokildu eta berdintzea lortu zuten berriz. Baina kanpotarrek baloi asko galdu zituzten, huts egite ugari

EIBAR ESKUBALOI KANPUSA 2020 (23-30 UZTAILAK)

Kaixo guztioi! Gaur izen-emate epea hasten da Eibar Eskubaloia-ren uda kanpamentuetarako.  2020ko Uztailaren 23etik 30era izango da, Santoñan. Santoña-ko udal-ostatuaren kanpinetan ostatatuko gara. Bertan, egunero entrenatuko dugu Santoñako udal kiroldegian eta hondartzan zenbait aktibitate egin beste hainbat sorpresen artean. Prezio berria 300 euro ingurukoa izango litzateke parte hartzen duten umeen arabera. ?‍♂️?‍♀️?‍♂️?‍♀️?‍♂️?‍♀️?‍♂️?‍♀️?‍♂️?‍♀️?‍♂️?‍♀️?‍♂️?‍♀️?‍♂️?‍♀️?‍♂️?‍♀️?‍♂️?‍♀️?‍♂️ IZEN EMATEA:    
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +