MIKEL GUERRA

Eibar Eskubaloiak, bere taldeen etxeko neurketak Streaming bidez Youtube webgunean zuzenean ematen hasi dira aurten. Bizi dugun egoera dela eta, goi mailakoak besterik ez dira kantxaratzen ari asteburuetan, hortaz bere lehiak bakarrik ikus ditzakegu. Denboraldi hasieran jubenilen edota kadeteen norgehiagokak ikusteko aukera ere egon zen; lehiaketara itzultzen direnean gure talde guztiak, emanaldi horietara gehituko dira.

J9

Hierros Servando Eibarrek hirugarren garaipena jarraian eskuratu zuen larunbatean Elgoibarren (19-28). Bi partida irabazi gabe egon eta gero, armaginak garaitzaren bidezidorrera itzuli ziren. Neurketa nahiko gorabeheratsua suertatu zen hasiera batean, baina eibartarrek aldea pixkanaka handitzea lortu zuten bi puntuak zailtasun handirik gabe poltsikoratuz. Hori bai, printzipioz ematen zuena baino gehiago borrokatu behar izan zuten Fernandorenek,

J8

Olatu aparretan jarraitzen du Hierros Servando Eibar taldeak. Porrot bakarra jasan dute zortzi partidetan eta ratxak ez du etenik. Oraingoan, Estudio Matmata Zaragoza Ademarrek ezin izan zuen eibartarren neurketa hastapen ona zapuztu larunbatean Ipuruan (33-27). Txapelketaren laurden bat pasata lehenak jarraitzen dute armaginek, jokatu dituzten 16 puntutatik, 13 eskuratuz. Hasiera zoragarria eman zioten etxekoek partidari,

J7

Garaipenaren bidezidorrera itzuli da Hierros Servando Eibar taldea Dominicos Zaragozari irabazi eta gero (25-33). Bi neurketa irabazi gabe zeramatzaten eibartarrek, egoerari buelta emateko unea zen. Ederki aprobetxatu zuten Fernandorenak aukera hori : “Ezin dugu liga honetan lehiatu azken bi partidetan egin genituen huts kopuruekin, ezta erasoan erakutsi genuen efizientzia faltarekin. Larunbatean dezenki hobetu genuen esparru
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +