23. JARDUNALDIA KRONIKA

Igoera fasean sartzeko puntuak batzen jarraitzen du Hierros Servando Eibar taldeak eta jomuga geroz eta hurbilago ikusten dute gure jokalariek Estudio Matmata Zaragoza Ademarren kantxan berdindu eta gero (31-31). Egia da igandean gehiago merezi izan zutela eibartarrek, jaun eta jabe izan zirela bigarren zatian, hala eta guztiz, ez zuten lehia behar zen unean itxi eta

23. JARDUNALDIA

23. jardunaldia Hierros Servando Eibar taldearentzat Estudio Matmata Zaragoza Ademar taldearen aurka. Norgehiagoka Siglo XXI deituriko udal kiroldegiaren B pistan jokatuko da, igandean goizeko 12:15etan. 10. Garaipena jarraian lortzera kantxaratuko dira eibartarrak, bizi duten bolada onari jarraipena ematera, hain zuzen ere. Lehen bi postuak dituzte jomugan eta dena emateko asmotan dira armaginak liga amaiera arte.

22.J KRONIKA

Hierros Servando Eibar taldearen beste garaipen borrokatua eta landua Dominicos Zaragozaren aurka oraingo honetan, bederatzigarrena jarraian (27-25). Lehenengo zati parekatu baten ondoren, eibartarrek aldea zabaltzea lortu zuten, hala eta guztiz, minutu gutxiren faltan kanpokoak markagailuan hurbildu eta berdinketaren mamua Ipurua kiroldegitik pasa zen. “Gehiegi sufritutako beste etxeko garaipen bat”, aitortu zuen Fernando entrenatzaileak.  Hori bai,

22. JARDUNALDIA AURREKOA

OLATU APARRETAN JARRAITZERA Bolada onari jarraipena ematera kantxaratuko da Hierros Servando Eibar taldea larunbatean Ipuruako kiroldegian. Aurkaria Dominicos Zaragoza izango da eta lehia arratsaldeko 18:30tan jokatuko da. Bederatzigarren garaipena jarraian lortzea nahi dute Fernandoren mutilak, eta bide batez liderrari presio pixka bat sartu. “Azkenaldian erakutsitako maila mantentzea dugu helburu. Baina argi edukita jardunaldi asko daramatzagula
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +