Goi mailako hitzordua du Hierros Servando Eibar taldeak asteburu honetan, 19. jardunaldiari dagokion neurketan. Arerioa Urban Cabero Barakaldo izango da eta lehia larunbatean jokatuko da arratsaldeko 18:30etan Lasesarre kiroldegian. Olatu aparretan heltzen dira eibartarrak, hori bai, jokoaren perfekzioa oraindik lortu gabe dutelarik. Hala ere, seigarren garaipena jarraian lortzera kantxaratuko dira Fernandoren mutilak. Lidergoan 29 punturekin