JARDUNALDI EZINHOBEA

Asteburu oparoa gure talde seniorrentzat, lau taldeak irabazteko gai izan ziren eta txapelketa hasi bezain laster goialdean kokatzen dira. Joko bikaina erakutsiz, emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloi lehen taldeak aginte makila hartu eta Bera Bera talde indartsua menderatzea lortu zuten gure neskek (28-23). Neurketan sartzea kostatu zitzaien arren, berehalakoan suspertu eta bukaera arte ez zioten arerioari

AMETSETAKO DEBUTA

Heldu da emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloi taldearen ordua. Larunbat honetan arrtsaldeko 18:30etan Ipuruan jokatuko du Euskadiko txapelketako lehen partida Bera Bera talde donostiarraren kontra. Zazpi taldez osatutako multzoan kokaturik, eibartarrek argi daukate zein den helburua eta horrela adierazten du Andoni Alvarez nesken entrenatzaileak: “Lehenengo fasean aurreneko lauren artean sailkatzea espero dugu, horrela, txapelketa irabazteko multzoan

1. Jardunaldia

Txanponaren bi aldeak bizi zituen gizonezkoen Arrate Eibar eskubaloi lehen taldeak pasa den larunbatean Asfaltos Redondo Solozabal Navarreteren aurka. Maisutasunez nagusitu ziren armaginak (33-25) liga txapelketa itzel hasita. Hala ere, berri txar batekin bukatu zen norgehiagoka, Paul Alonso gure jokalariak belauna bihurritu eta aldageletarako bidea hartu zuen bigarren zatian. Astearte honetan egingo dizkiote azken probak

Aurkezpen ekitaldia

Eibar Eskubaloia eta JD Arrateren 10. eta 75. urteurrenak hurrenez hurren ospatzeko antolatu zen ekitaldia Portaleako areto nagusian. Zuzendaritza-Batzordeak gidatutako ekintza izan zen, eta bide batez, denboraldi berriari hasiera emateko baliatu zuten. Hasi bezain laster argi geratu zen urte berezia izango dela taldearentzat eta hiri guztiarentzat. Eskubaloia berpizten ari da Eibarren, ez dago horren dudarik.
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +