Hierros Servando Eibar taldearen beste garaipen Itzel bat pasa den asteburukoa, Avefor Huesca nagusitasunez menderatu eta gero (33-28). Bi puntuak lortzeaz gain, lehen postuan den Helvetia Anaitasuna harrapatu dute armaginek eta bien arteko lehiak kontuan hartuta, eibartarrak gol gehiagogatik gailendu zirenez, buruan dira gipuzkoarrak azken jardunaldiaren atarian. Beraz, ez dute arerioen emaitzen zain egon behar,