Bueltan da liga txapelketa emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiarentzat bi asteburu jarraian atseden hartu eta gero. Ereintza Aguaplast izango da armagiñen arerio, eta lehia, errenteriako Galtzaraborda udal kiroldegian jokatuko da larunbatean arratsaldeko 16:00etan. “Ondo heltzen da taldea. Gauza ezberdinak lantzeko balio izan digute bi astea hauek, ez dugu denbora galdu”, prest dira Andoni Perezen jokalariak. Laugarren