BATEK KALE, BESTEAK BALE

Gure taldeek denetarik bizi izan zuten eskubaloiaz jositako asteburuan. Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak Beti Onak garaitzen zuen bitartean (33-25), emakumezkoek ezin izan zuten Bera Bera menderatu Donostin (25-16), liga txapelketan urte t´erdi  galdu gabe egon eta gero. Hala ere, lehen postuan jarraitzen dute bi taldeak nagusitasun osoz:                 

ASTEBURUKO PARTIDA

Bi puntu baino gehiago balio dituen garaipena eskuratu zuen pasa den asteazkenean Arrate Eibar Eskubaloi taldeak Romo Broker Kirolen kantxan (31-32). Gauzak gaizki jarri zitzaizkien arren, armaginek markagailua irauli ondoren poltsikoratu zituzten puntuak. Lehen postuan sendo jarraitzen du talde eibartarrak, neurketarik galdu gabe eta egoera zailetan ere ondo moldatzen dela erakutsi zuen beste behin. Mikel
Emakumezkoen goi mailako nazioen arteko eskubaloia asteburu honetan Ipuruan Basque Country International Women’s Cup deritzon txapelketarekin. Azaroaren 23tik hasita larunbata bitartean jokatuko da bost taldeen artean, Luxemburgo, Finlandia, Argentina, Brasil eta Euskadi, eta hiru egoitzetan jokatu dituzte neurketak, Berango, Leioa eta Eibar hirietan. Larunbatean jokatuko dituzte pare bat neurketa Ipuruan: Euskadi-Brasil 15:30etan eta Argentina-Finlandia 17:30etan.

JARRAI DEZALA ALDI ONAK

Gure lehen taldeen bolada onak ez du etenik eta beste behin irabazita lehe postuan jarraitzen dute biek. Emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak Ameztoi Zarautz taldea menderatzen zuen bitartean (22-25), gizonezkoek Easygas Urduliz garaitu zuten arazo handirik gabe (27-34). Gure nesken debuta euskal ligan ezinhobea izaten ari da, bostetik bost garaipen eta maisutasuna kantxetan: “Amaiera bikaina eman
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +