Gabonetako geldialdia baino lehen azken hitzordua du gizonezkoen Arrate Eibar taldeak igandean 12etan Uharteren kantxan, Ugarrandia kiroldegian, hain zuzen ere. Gertatzen dena gertatzen dela, eibartarrek lehen postuan bukatuko dute urtea eta animoz gainezka, gainera. Ez da erronka erreza izango datorren asteburukoa, hala ere, olatu aparretan dabilen taldea da armagina eta duten maila erakusten badute, errezago