22.5.13

H Heldu da asteburua azkenik emakumezkoen Arrate Eibar goi mailako taldearentzat. Denboraldiko momenturik garrantzitsuena, hau da, hiru neurketetan igoera lortzea izango du helburutzat gure taldeak Zaragozan. Horretarako lehen postua lortu beharko dute armaginek eta lehen erronka ostiralean arratsaldeko 18:30etan izango da Eon Alicante taldearean kontra. Bigarrena, aldiz, etxeko IMDEAM La Jotaren aurka izango da larunbatean

22.5.7 KRONIKA

Beste garaipen bat Arrate Eibar Eskubaloiko gizonen goi mailakoen sakura. Oraingo honetan, Ereintza Aguaplast menderatzea lortu zuten (24-29)  azken aurreko jardunaldian eta txapeldunak zerbaitegatik direla erakutsi zuten beste behin. Hori bai, ez zen urteko garaipenik politena izan, hala ere, ulertzekoa da, talde guztiak azken faseko hiru neurketetan baitu burua. Esan bezala, errenteriako lehia nahiko parekatua

22.5.7

Igoera fasea prestatzen jarraitzen dute Arrate Eibar Eskubaloiko taldeek. Emakumezkoek datorren astean ekingo dioten bitartean, gizonezkoek irabazi berri duten liga txapelketa bukatu behar dute lehenago azken erronkari heldu baino lehen. Errenteriako Ereintza Aguaplasti egingo diote bisita larunbatean arratsaldeko 19:00etan. Gogoratu beharra dago azkeneko bi jardunaldiak ordu bateratuan izango direla neurketa guztiak. Lehia Galtzarabordako udal kiroldegian

22.04.30

28.jardunaldia gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloi taldearentzat, nahiz eta igoera faserako sailkatuak egon, motorrak berotzeko baliatzen ari dira azken neurketa hauexek. Uharte taldearen bisita jasoko dute Ipuruan oraingotan, larunbatean arratsaldeko 18:30etan jokatuko den partidan, hain zuzen ere. Behin ligako helburuak beteta, azken fasean pentsatzen ari dira eibartarrak buru belarri. Iazko arantza ateratzeko garaia dela uste dute
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +