Lehen Nazional mailako mutilek garaipen garrantzitsua lortu dute asteburu honetan etxean Barakaldoren aurka, denboraldiaurre bikaina eta liga hasiera oparoa izan ostean. Talde armaginak zalantza batzuk piztu zituen ligako estreinakoan, garaipena lortu arren, bere jokoa inposatzen jakin zuen, eta balio handiko bi puntu batu zituen denboraldi hasiera sendotzeko. Partidak hobekuntza nabarmena utzi zuen agerian lehen jardunaldiarekin
Lehen nazionaleko taldeak asteburu honetan ekingo dio Ligako bigarren jardunaldiari arratsaldeko 19:00etan Ipuruan. Aurkaria Barakaldo izango da, Betionak taldeari garaipen handiarekin ekin zion taldea, talde lehiakorra eta sendoa dela erakutsi duena. Bizkaiko taldea defentsan duen sendotasunagatik eta atezainengatik nabarmentzen da, eta horri esker trantsizio azkarrak egin ditzake. Erasoan, aurreko ikasturteko blokearen oinarria mantentzen du, joko

Landutako garaipena mutilek liga hasieran (31-32)

Gizonezkoen lehen taldeak merezimenduzko garaipen zorrotz batekin egin zuen debuta denboraldi berrian Bidasoa Bren aurka (31-32), norgehiagokaren zati handi batean berdinduta mantendu zen eta azken minutuetan erabaki zen partida zirraragarri batean. Lehen zatian berdintasuna eta urduritasuna nagusi izan ziren. Etxeko taldeak hobeto aprobetxatu zituen bere aukerak eta abantaila txikiarekin joan ziren atsedenaldira (17-16). Bigarren zatian,
Igande honetan hasiko da ofizialki denboraldia Hondarribian, Bidasoa B-ren pista bisitatuz debuta gure lehen nazional mailako mutilentzat. Denboraldiaurrea ohi baino laburragoa izan da, lehiaketa nazionaleko egutegian astebete aurreratu izanak baldintzatuta. Hala eta guztiz ere, prestakuntza arazorik gabe garatu da, eta horri esker, jarraitutasunez lan egin ahal izan dute eta egoera onean iritsiz ligaren hasierara. Denboraldiaurre
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +