KRONIKA

Ezin izan zuen gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi lehen taldeak garaipenik lortu Uharteri egindako bisitan (29-27) eta laugarren postuan jarraitzen duen arren, Tolosak irabazi zuenez bi taldeak berdinduta ageri dira sailkapenean. Hori dela eta, datorren jardunaldian, azkenean, hain zuzen ere, erabakiko da dena. Eibartarrek Trapagarani egingo diote aurre Ipuruan eta tolosarrak Beti Onaken kantxan arituko dira.

Maiatzak 6

Etxetik at jokatuko duen denboraldiko azken neurketa gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiarentzat. Nafarroko lurretan arituko dira armaginak larunbatean arratsaldeko 19etan, Uharteko Ugarrandia kiroldegian, hain zuzen ere. Seigarren postuan dira etxekoak 33 punturekin, eibartarrak baino 4 gutxiagorekin. Txapelketa guztian gol gutxien jaso duenetariko bat da gainera talde nafarra, beraz, ez da lan erreza izango bi puntuak eskuratzea

Apirilak 22 eta 23 KRONIKA

Denboraldiko 18. Garaipena gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi taldearentzat Tarazonaren aurka Ipuruan (32-27). Zailtasun askorik gabe gainditu zuten etsaia armaginek eta 37. Puntua batuta laugarren postuan finkatuta geratzen dira bi partiduren faltan. Jon Barruetabeña (11), Andoni Yarza (7) eta Garikoitz Viguera (5) jokalarien artean eibartarren golik gehienak egin zituzten (32tik 23 guztira). Aginte makila eskuan ondo

Apirilak 22 eta 23

Emakumeen ospakizunak behin bukatuta, beste jardunaldi bat jokatzea tokatzen zaio gizonezkoen Eibar Eskubaloiari. 28. Jardunaldia da, hiru besterik ez dira geratzen liga amaitzeko eta laugarren postuari eustea du helburutzat talde armaginak. Ipuruan izango da partida larunbatean arratsaldeko 18:30etan eta Tarazona taldea izango da arerioa. 12. Lekuan dira sailkapenean aragoiarrak 17 punturekin. Ez dira oso fin
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +