Azken asteburu honetan, Mek Eibar Eskubaloia Lehen Mailako taldeak Uharteri (23-25) aurre egin behar izan zion Ipuruan. Eibarko taldeak, bolada txarra eten nahian, Uharte sendo batekin egin zuen topo, eta honek aurkari bikaina zela erakutsi zuen. Hasieratik, bi taldeak borroka orekatuan murgildu ziren, markagailuko abantaila txikiak trukatuz. Lehen zatia 12-12ko berdinketarekin bukatu zen atsedenaldian, eta