
Eibar Eskubaloi Taldearen izenean, bihotz-bihotzez eskertu nahi dugu Eskubaloiaren Jaiaren
antolaketan eta ospakizunean parte hartu duzuen guztioi. Egun zoragarri hau zuen laguntzari
eta parte-hartzeari esker izan da posible.
Lehenik eta behin, jokalari, familia, bolondres eta parte-hartzaile guztiak zoriondu nahi
zaituztegu. Zuen ilusioa eta indarra funtsezkoak izan dira giro berezi hau sortzeko eta gure
komunitatea are gehiago sendotzeko.
Gure babesle diren MEK, TEKNIKER, ALTUNA Y URIA, LOYOLA, MUELLES ZALDUA,
ELECTRICIDAD PEROSANZ eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu, zuen laguntzarik gabe
ezinezkoa izango litzateke halako ekitaldi bat antolatzea. Zuen konpromisoa eta babesa
eskertzen ditugu bihotzez.
Baita ere EIBARKO UDALAri eta udal langileei jaialdi hau ospatzeko, instalakuntza eta
ekipamendu ezberdinak erabiltzen usteagatik, gure esker ona adierazi nahi diegu. Eskainitako
espazioak ezin hobeak izan dira ekintza guztiak modu seguruan eta atseginean egiteko.
Eta jakina, gure eskerrik berezienak AMETSA eta KALAKA tabernei, URKARI eta GOMA2
musika taldeei, AXEL speakerra eta JAVI COLMENERO argazkilaria. Zuen lankidetza eta
eskuzabaltasuna ezinbestekoak izan dira giro goxo eta atsegina sortzeko.
Azkenik, hauek izan ziren Eskubaloi egunean egindako zozketaren zenbaki sarituak.
1. Saria. OBERENA HARAGITEGIAK EMANDAKO URDAIAZPIKOA. 00940 zenbakia
(erreserbako zenbakia 01267)
2. Saria. NESKEN LEHEN TALDEAK SINATUTAKO KAMISETA. 03737 Zenbakia
(erreserbako zenbakia 00910)
3. Saria. MUTILEN LEHEN TALDEAK SINATUTAKO KAMISETA. 01503 zenbakia
(erreserbako zenbakia 00915)
Eskerrik asko bihotz-bihotzez!