Hasieratik nagusi izan ziren Andoniren neskak, arerio xamurra espero zen, oraindik punturik irabazi ez duena, hala ere, lehen zatiaren azken partean berdintzea lortu zuten zurigorriek atsedenaldira ezustea emanez berdinketarekin. Dena den, bigarren zatian erabaki zuten eibartarrek lehia, hasierako 10 minutuetako 4-0eko partzialak argi utzi zituen gauzak eta bi puntuak Ipuruan. Gure Maitane Velasco izan zen norgehiagokako goleatzailerik nagusiena 6rekin. Bigarren garaipena jarraian lortu, moralez bete eta datorren asterako prest Kukullaga Etxebarri taldeari bisita egiteko.
Ematen duena baino neurketa parekatuagoa suertatu zen Zaragozakoa, hori bai, aragoiarrak ederki gailendu ziren eta merezimendu osoz batu zituzten bi puntuak. Bajek Eibarko taldea kondenatu zuten, baina honek ez zuen amorerik eman. Gol bateko aldea zegoen bien artean atsedenaldian, besterik ez. Hala ere, denborak ez zuen gure jokalarien alde jokatu eta pixkanaka etxekoek diferentzia handitzen joan ziren amaierararte. Mikel Zuloagaren 8 golak, neurketako goleatzailerik onena beste behin, ez ziren nahikoak izan punturik lortzeko. Datorren astean kendu beharko da arantza Alcorta forging group Elgoibar taldearen aurkakoan.
Neskek ere ez zuten eguna izan eta Loyola taldearen kontra galdu zuten. Nahiz eta, hasiera kaxkar samarra egin, 6-0eko aldeko partzialak lehia parekatu zuen berriro. Hala eta guztiz, beste partzial batek, oraingo honetan handiagoa eta bisitarien aldekoak, garaipena eskura utzi zion Loyolari. Maitane Velasco eta Ane Treviñoren 5 golek ez zuten askotarako balio izan, kanpotarren Alba Serralvoren 6 eta Maria Praten 7 golen kontra, besteak beste. Gizonezkoek bezala, akatsak zuzentzea da orain helburua eta datorren asteburukoan pentsatzen joatea.



Español 














