Ez zen larunbat ona izan Somos Eibar taldearentzat. Ezin izan zuen ezer egin El Pilar Maristas sendo baten aurka (20-33). Eibartarrak ez ziren ondo ibli, ez atzean ezta aurrean ere eta horri zorte txarra gehituaz, neurketa eskaxa irten zitzaien gure jokalariei. Markagailuan atzetik ibili ziren denbora guztian eta bigarren zatiaren hasieran, aragoiarrak erritmoa jaitsi zuten arren, arazo larri gabe gainendu ziren norgehiagokan.
Hasieratik ikusi zen ez zela eibartarren eguna. Lehen minutuetan ez zen diferentziarik nabaritu baina 15. minuturako, kanpokoak azkar jarri zuten lau bost golen aldea markagailuan eta ezinezkoa izan zen etxekoentzat buelta ematea. Ezin izan zuten espainiarren erritmoa jarraitu, eta hori ez zela oso altua. Defentsan erreztasun gehiegi eman zuen taldeak eta aurrean kamuts aritu zen. Jaurtiketa errazak huts eginez eta baloi asko galduz, partida maldan gora jarri zen.
Nahiz eta armaginak markagailuan hurbiltzea lortu zuten arren, Maristasek erraz eutsi zion aldeari eta atsedenaldirako sei golen errentakin heldu ziren azken segunduko penalti bati esker. Bigarren zatia, lehenaren antzekoa izan zen. El Pilar Maristasen nagusitasun eta eibartarren hutsekin. Lehen minututan, lau eta bateko partzial bati esker, eibartarren zaletuen esperantzak berpiztu ziren baina ez zen ispilatze bat besterik izan. Amaierararte aldea handitzen joan zen eta aragoiarrak galtzea zer den jakin gabe jarraitzen dute.
Somos taldeak aldez asko hobetu beharra dauka lehen jardunaldian erakutsitako sendotasunera itzultzea nahi badu. Egia da Azkonizagan falta asko bota zutela jokalariek baina horrek ez du aitzakitzat balio behar. Orain burua jaso beharra dago, lanean jarraituz eta hurrengo partida prestatuz.
Meritu izugarriko garaipena lortu zuen Somos Eibarrek, larunbatean, Huescaren bigarren taldearen aurka. Porrota oso garesti saldu zuten aragoitarrak, beti aurpegia emanez eta amore eman gabe. 40. minuturarte eutsi zioten espainiarrak markagailuari, baina atzekalde paregabe bat eta atezain eibartarrei esker, aldea 4-5 goletara eramatea lortu zuten etxekoek ia amierararte mantenduz.
Somos Eibar taldeak, beraien izaera markatzen duten birtuteak erakutsi zituzten: Lehia, arrotasuna eta ez dutela baloi bat ere galdutzat emoten. Aitor Telletxea gidari lanak eginez, lehen jokalaritik azkeneraino, duten guztia pistan utsiz amaitu zuten partida. Gorputz eta arima aritze horrek, bere emaitza eman zion taldeari. Hasiera parekatu baten ondoren, eibartarrak defentsan zorroztu zuten eta aldea haunditzen joan ziren.
Oso zaila egiten da izen bakar bat nabarmentzea. Talde oso baten itxura eman zuten mutilak sakrizio izugarria eginaz. Baina ezin dugu ahaztu atezainen lana. Bai Guerrak, baita Fuentesek ere geldiketa ikusgarriak egin zituzten errenta mantenduz eta Ipuruako kiroldegian zeuden zaletuak beraien aulkietatik jaikieraiziz. Bildu ziren ikusleak oso pozik bukatu zuten beraien taldearen portaerarekin.
Azken minututan, Somos taldeak erlaxazio puntu bat erakutsi zuen eta Avefor Huescak hori aprobtxatu zuen aldeak murrizteko. Igo berria izan arren, liga hontan kriston gerra emango duen taldea.