Meritu handiko berdinketa lortu zuen Somos Eibarrek Helvetia Anaitasuna, bigarren sailkatuaren aurka (28-28). Neurketa oso parekatua izan zen eta irabazteko aukera izan zuten bi taldeek baina azkenean puntu banaketa gertatu zen. Zortzi golekin, beste batez Mikel Zuloaga erabakigarria izan zen etxekoen partetik, hala eta guztiz, Aitor Garcia bihurtu zen norgehiagokako goleatzaile nagusia 11 gol sartuta 60 minutuetan.
Eibartarren hirugarren berdinketa jarraian, hamabigarren postuan dira orain bederatzi punturekin beste hiru taldeekin berdindurik. Oso estu dago sailkapena eta gabonen aurretik datozen bi partiduak ez dira xamurrak izango eibartarrentzat. Goikaldean dauden Ereintza Aguaplast eta Jacar San Antonio izango dituzte aurkari gisa. Lehena datorren larunbatean arratsaldeko 7:30etan eta naparren aurkakoa Ipuruan abenduak 21 6:30etan. Argi utzi zuten ostegunean Fernandoren mutilak edozein taldekin lehiatu dezaketela.
Ihes egin zion puntu batek Somosi larunbatean, neurketa osoan zehar nagusi izan ondoren, Erromok berdintzea lortu zuen bere azken erasoan (23-23). Eibartarrek beste bat sartu zuten arren, ez zen denbora barruan izan eta puntu banaketarekin bukatu zen partida. Taldeak oso maila ona erakutsi zuen atzekalde zorrotz bati esker eta Ruben Fuentes atezainaren lan bikaina bat eta gero. Talde itxura eman zuten armaginek egoera zailenetan elkarlaguntzan. Gol falta izan daiteke Somosen ahultasunik nabarmenena, partidoko batazbeste 24 sartzeak ez ditu gauzak errezten eta. Hala ere, sentsazio onak utsi zituen taldeak eta Ipuruan elkartu zirenek zinez eskertu zuten taldearen esfortzua beraien animo eta ohiuekin.
Lehia hasi eta bost minutura aurreratu ziren etxekoak. Atzekaldean oso fin aritu ziren eta lehen zatiaren amaiera ziragarri baten ondoren, alderik handiena lortu zuen taldeak. Joko atsegin eta indartsua, serio mantentzen zen ekipoa. Horretaz gain, atepean Fuentesek eginiko lan bikainari esker Fernandoren mutilak abentailaz gozatu zuten ia norgehiagoka osoan. Gainera, gol bat sartzeko gai izan zen atezain eibartarra. Lehia lausotu zuten zertxobait epaileen erabakiek lehen zatiaren amai aldera.
Oso ondo ibili zen etxekoen euskarria eta bigarren zatia, lehenaren bide beretik jardun zen. Baina armaginek ezin izan zuen neurketa itxi eta bizkaitarrak berdintzea lortu zuten neurketa gehienean atzetik egon eta gero. Anderson Caicedoren indarra eta potentzia eta Javier Prietoren golak izan ziren kanpoko taldea bizirik mantendu zuten faktore nagusiak. Azken gola sartu zuten arren, denboraz kanpo zegoela eta ez zen markagailura igo eta puntu banaketa sortatu zen. Ipuruako kiroldegian bizi izan zen giroa nabarmentzekoa izan zen, urteko sarrerarik onena jasoz. Sailkapenean hamabigarren, Elgoibarra bidaiatu beharko dute eibartarrak datorren jardunaldian sensatzio onak berriz erakusteko asmoz.
Partidu polita eta borrokatua liderraren aurka,lehenengo zatian kosta egin zaio taldeari partiduan sartzea,baina defentsako lanari esker poliki gora egin du.Bigarrena nahiko parekatua joan da baina 6 eta 7 metroko jaurtiketen huts egiteak azkenean porrota eragin digu.
Eskertzeko ipuruan sortu den giro ederra eta nola ez nesken kemena partidu guztian zehar,pausoz pauso gora doa taldea
Somos Eibarrek emozioz beteriko neurketa lehiatsuan garaile ataratzea lortu zuen. Egia esateko, edozeinek garaile ateratzeko aukera izan zuen, baina eibartarrak azken momentuetan finago ibili ziren, adore eta harrotasuna erakutsiz, oztopo guztiak gaindituz eta bi puntuak Ipuruan utsiz. Sei daramatzate guztira. Taldeak lehiakortasuna berreskuratu duela eta inoiz baino biziago dela erakutsi zuen larunbateko norgehiagokan, gainera ez zen inor bajetaz gogoratu talde bat balitz denok ddenok denori laguntzen. Nahiz eta sei puntukin hamaraiugarrenak izan, seigarren postua graipen bakar batera dute armaginek.
Lehen zatia oso parekatu izan zen, bi arerioak elakr mokoka aritu ziren, golak txandaka sartzen. Berdinketak nagusi ziren markagailuan. Baina kanpokoak gol bakar bat ere ez zuen sartu azken bost minutuatn eta eibartarrak hori aprobetxatu zuten atsedenaldiara bost goleko aldeaz helduz. Etxekoek agian ez zutenabentail honekin kontatzen eta emaitza eusten saiatu ziren arren, aragoiarrak buelta ematea lortu zuten, azken hamabost minutuei kriston emozioa sartuz.
Neurketak ez zeraman dinamika ona eibartarrentzat. Gainera zaragozarra bi goles gainetik jartzea lortu zuten. Baina Somos taldekoek ez zituzten buruak makurtu eta kiroldegira joan ziren animoekin batera balio askoko garaipena eskuratzea lortu zuen talde eibartarrak.
KONFIANTZA BERRESKURATZEKO GARAIPENA
Somos Eibar taldearen partida borobila. Jokalariak duten kalitatea erakutsi dute eta dena emanez, garaipena lortu dute Urdulizi arlo guztietan gainenduz, bai aurrean baita atzean ere (31-20). Lehia oso parekatua hasi da baina bizkaitarrek ezin izan dute eibartarren intentsitate altua berdindu eta garaipena etxean geratu da. Orain arte, Fernando Fernandezen mutilen neurketarik onena izan da eta nabarmentzekoa da aritu diren jokalari guztien ekarpena.
Berdinketa askorekin hasi da nogehiagoka eta inork ezin izan du aldea zabaldu markagailuan. Mikel Zuloaga piboteak, etxekoen aurreneko hiru golak sartu ditu eta areriorak hankapean eduki ditu, lehen protagonista bilakatuz. Ondoren, Somos taldeak errenta polita lortu du Eneko Garetxanaren eskumatik eginiko barnekaldiei esker. Labana bailitzan, gol oso politak sartu ditu hegal eibartarrak, bostetik lau eginez. Hiru goleko aldearekin heldu dira gipuzkoarrak atsedenaldira.
Bigarren zatia, lehena baino hobea izan dela aitortu dezakegu. Eta baliteke, taldeak orain arte egin duen jokorik politena eta sendoena izan direla minutu horiek. Bederatzi eta biko partzial bati esker, hamar goleko errenta jarri dute armaginek partida erabat erabakiz. Aitor Oregi izan da bigarren zatiko hasierako protagonista lau golekin. Atzean besorik jeitsi gabe eta aurrean zorrotz, eibartarrek ez dute arazorik eduki markagailua eusten azkeneko 20 minututan. Taldeak zortzi gol besterik ez ditu jaso atsedenaldia eta gero, hori berpizten eta konfiantza berreskuratzen ari dela Somos Eibar esan nahi du.