Berri onekin hasita, gizonezkoen bolada onari buruz hitz egin behar dugu. Beste garaipen itzel bat liga txapelketan, Ipuruan oraingotan, bederatzigarrena 10 neurketetan. Ondo eutsi zion lehenengo zatian talde nafarrak, etxekoen hutsak kontraerasoetan aprobetxatuz. Hiru gol aurretik egon ziren kanpotarrak eibartarrak estu hartuz. Baina 6-1eko partzialak abentaila eman zion berriz ere gure taldeari atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian defentsa gogortu eta aldea zabaltzea lortu zuten armaginek, azken minutuetan lasaiago eta presio gabe jokatuz. Lander Casado (7), Asier Urain (6) eta Axier Gisasola(6) izan ziren gure goleatzailerik onenak; Lander Etxarri neurketakoa 9rekin; gure atezainak ere goraipatu behar ditugu, geldiketa zoragarriak egin zituzteen eta.
Larunbatekoa poztekoa izan bazen, igandeko nesken garaipena ere ez zen makala izan. Beste defentsa itzel batek bi puntuak etxean utzi zituen taldea lehen postuan jarriz. “Hasieratik oso sendo hasi gara defentsan, ezin zuten gure harresia gainditu eta gainditzen zutenean Lucia atezaina agertzen zen baloia gelditzeko. Partiduko onena gaur Lucia Gutierrez atezaina”, goraipatzen zuen Andoni Perez entrenatzaileak. Oso ondo itxi zuten atea eibartarrek, 15 minutu igaro behar izan ziren donostiarren aurreneko gola ikusteko eta ordurako 8-1 zihoan lehia. “2 zatian aldea handitzeko kapaz izan gara defentsa onak eginez eta kontraerasoan golak sartzen”. Elene Iriarte eta Itsaso de Diego izan ziren goleatzaile nagusiak 4rekin. “Bi puntu garrantzitsu lehenengo postuan jarraitzeko eta sentsazio oso onak berriro ere etxean jolastea”, pozik bukatu zuen Andonik.
Lidergoan dira, Sugraf Zaragozarekin berdinduta Fernandorenak 13 punturekin, eta 8rekin, bakarrik, neskak bigarren postua 2 azpitik dutelarik.
Aste-bukaerara itzulita, ospe handiko garaipena lortu zuten gizonezkoek Trapagaran, aurten mailaz jaitsi den taldea menderatuta. Kontrolpean izan zuten norgehiagoka Fernandoren mutikek, nahiz eta hasieran asko asmatu ez: “Aste zaila izan da, jokalari batzuk ikututa zeuden eta joan zen asteko geldialdiak ez zigun lagundu, hala eta guztiz, taldeak ondo erantzun du. Huts batzuk egin ditugu neurketaren hasieran erasoa, hala ere, 20. Minutuan aldea zabaldu eta bukaerararte 4-5 goleko errentarekin ibili gara”, kontent zen armagiñen entrenatzailea. Lehia estuagoa izango zela aurreikusten zen eta hasierako minutuetan ere hori zirudien, baiña eibarrarrek arazo askorik gabe kontrolatu zuten norgehiagoka. “Garaipen garrantzitsua, sailkapenaren goialdean arituko den talde oso on baten aurka”.
Lehenago aipatu bezala, defentsa zorrotz batek bideratu zien etxekoei garaipena; gaiñera, atepean egindako lanak ere bere fruituak eman zituen. “Goraipatu Mikel Solar atezaiñaren neurketa, baita defentsaren lana, kontraerasoan irtetzeko aukera ematen zigun horrek”, zioen Fernandok. Dena den, erasoan erakutsitako eraginkortasunak ere asko lagundu zuen, Mikel Zuloagak 8 gol egin zituen, neurketako goleatzaile onena bilakatuz. Bi puntu baiño gehiago balio duen garaipena.
Gizonezkoek , aldiz, sari bikoitza lortu zuten larunbatean Ipuruan Jacar San Antonioren kontra (29-19). Bi puntuez gain, lidergoa ere eskuratu zuten Fernandoren mutilek arerio zuzenen porroten ondoren. Maisuki nagusitu ziren gure bi taldeak eta denboraldi hasieran finkatu zituzten helburuak betetzeko bidean dira, hala ere, honek hasi besterik ez du egin eta lanean gogor jarraitu beharko dute gure neska-mutilek.
Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak ere arrakasta lortu zuen larunbatean Jacar San Antonio taldearen kontra. Horretaz gain, lehen postuan dira orain gure mutilak HelvetiaAnaitasunak eta Trapagaranek ezin izan zuten irabazi eta. Bikain aritu ziren eibartarrak, hasieratik nagusituz, berehala handitu zuten aldea markagailuan. “Aurten etxean jokatzen dugun lehen neurketa serioa eta erregularra izan da, hasieratik bukaeraraino. Entrenatzaile guztiori gustatzen zaiguna, defentsan gol gutxi jasoaz eta aurrean aukerak sartuaz”, kontent zen Fernando lehia behin bukatuta. Talde garaipen itzela izan zen, goitik behera gailendu ziren armaginak joko zoragarri eta erakargarria eginez. “Gainera, norgehiagoka entretenigarria izan da, non jokalari guztiek bere aletxoa jarri dutena; nabarmendu Alex Puentejubenilak minutu gehiagoz gozatzeko aukera izan duela gol bat sartuz”. Hau da, azken neurketetan ohikoa den bezala, zoragarri banatu ziren golak jokalari guztiak, lan talde ezin hobea erakutsiz beste behin. “Garaipenari, HelvetiaAnaitasuna eta Trapagaran taldeen porrotak batzen badiogu asteburu perfektua izan dela esatekotan gara.” Hori ba, Fernandok esaten duen bezala, asteburu ezin hobea Arrate Eibar Eskubaloi taldeentzat. Lander Casado eta Asier Urain bilakatu zuren goleatzaile nagusiak 5 golekin. RomoBroker Kirol taldearen kantxa bisitatuko dute eibartarrek datorren igande goizean zazpigarren jardunaldiari dagokion partiduan.