Lehenago aipatu bezala, emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloia urte t’erdi zaramatzan liga partidurik galdu gabe, 18 hilabete geroago heldu da beste porrot bat, hala eta guztiz, taldeak indartsu jarraitzen du lehen postuan. ”Ez zan gure partida izan”. Aurretik jarri ziren donostiarrak hasieratik errenta zabalduz, hala eta guztiz, eibartarrak suspertzea lortu zuten gol batera jarriz. Dena den, ez ziren izan markagailua iraultzeko gai eta bukaerararte saiatu ziren arren, puntu gabe itzuli behar izan ziren etxera “Defentsa irekia jarri genuen azkenean, ea buelta ematea lortzen genuen, baina ezin”, penaz zen Andoni. Hala ere, ez dute burua makurtzen eibartarrek eta Kukullaga-Etxebarri taldearen bisita jasoko dute bi aste barru, helburua lortzeko beste pausu haundi bat emateko esperoan.
Larunbatekoa poztekoa izan bazen, igandeko nesken garaipena ere ez zen makala izan. Beste defentsa itzel batek bi puntuak etxean utzi zituen taldea lehen postuan jarriz. “Hasieratik oso sendo hasi gara defentsan, ezin zuten gure harresia gainditu eta gainditzen zutenean Lucia atezaina agertzen zen baloia gelditzeko. Partiduko onena gaur Lucia Gutierrez atezaina”, goraipatzen zuen Andoni Perez entrenatzaileak. Oso ondo itxi zuten atea eibartarrek, 15 minutu igaro behar izan ziren donostiarren aurreneko gola ikusteko eta ordurako 8-1 zihoan lehia. “2 zatian aldea handitzeko kapaz izan gara defentsa onak eginez eta kontraerasoan golak sartzen”. Elene Iriarte eta Itsaso de Diego izan ziren goleatzaile nagusiak 4rekin. “Bi puntu garrantzitsu lehenengo postuan jarraitzeko eta sentsazio oso onak berriro ere etxean jolastea”, pozik bukatu zuen Andonik.
Emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak ospe handiko garaipena poltsikoratu zuen errenterian Ereintza Aguaplastenaurka zdefentsa izugarri bat egin eta gero (12-18)
Hirutik hiru garaipen eta seigarren puntua lortu zuten Andoni Perezen neskek errenterian neurketa bikain jokatuz. Gainera, lehen postuan bakarrik kokatzen dira armaginak datorren faserako hautagai nagusia dela erakutsiz. “Egia esan garaipen bikaina izan da, hasieratik taldea intentsitate handiarekin atera da eta defentsa onak eginda kontraerasoan irtetzeko aukera izan dugu”, pozik zen Andoni neurketa bukatuta. Ederki aritu ziren eibartarrak, atzean batez ere. Bost gol soilik jaso zituzten neskek lehen zatian eta atsedenaldian zeramaten aldea oso ondo kudeatu zuten bigarrenean. Nahiz eta erasoan fin ez ibili, minutu ugari egon ziren golik jaso gabe. “18minutu egon gara golik jaso gabe eta horrek lasaitasuna eman digu partidua aurrera ateratzeko”, ondorioztatu zuen Andonik. Talde guztiaren defentsako lana goraipatzekotan gara, hori izan baitzen garaipenaren gakoetako bat. Maialen Insausti atezainaren lana atepean atsedenaldia eta gero ere nabarmentzekoa izan zen. Irune Castro izan zen norgehiagokako goleatzailerik onena 7rekin. Ligan atseden hartuko duten arren, datorren astean Open Cup txapelketaren finalerdietan arituko dira eibartarrak Zarautzen aurka.



Español 

















