Partidu polita eta borrokatua liderraren aurka,lehenengo zatian kosta egin zaio taldeari partiduan sartzea,baina defentsako lanari esker poliki gora egin du.Bigarrena nahiko parekatua joan da baina 6 eta 7 metroko jaurtiketen huts egiteak azkenean porrota eragin digu.
Eskertzeko ipuruan sortu den giro ederra eta nola ez nesken kemena partidu guztian zehar,pausoz pauso gora doa taldea
Lehen zati gorabeheratsu baten ostian 6 goleko abantalakin heldu gara atsedenaldira.Nahiz eta bigarren zatiko hasieran lokartuta atera,azkar buelta eman diogu eta markagailuan ihes egin dugu.
Denboraldiko lehen garaipena etxetik kanpo, lan asko gelditzen zaigu baina hau da bidea pausoz pausoz. gora neskak!