Neurketa oso parekatu batean, eibartarrek partida aurrera ateratzeko aukerak izan zituzten, baina azkenean ezin izan zuten puntu bakar bat lortu Bizkaiara eginiko visitan (31-30). Berdinketa ugari egon ziren lehiaren zehar eta talde batek aurrea hartzen zuen bakoitzean, besteak berdintzea lortzen zuen. Adierazi beharra dago kanpokoak izan zirela markagailuan gehien aldea lortu zutenak, baina ez zuten aprobetxatu eta porrot batekin bueltatu behar izan ziren jokalariak etxera. Eskumako hegaletik heldu zen eibartarren berdintzeko azken aukera, baina jaurtiketa kanpora joan zen ta bi puntuak Lasesarren geratu ziren.
Meritu izugarriko garaipena lortu zuen Somos Eibarrek, larunbatean, Huescaren bigarren taldearen aurka. Porrota oso garesti saldu zuten aragoitarrak, beti aurpegia emanez eta amore eman gabe. 40. minuturarte eutsi zioten espainiarrak markagailuari, baina atzekalde paregabe bat eta atezain eibartarrei esker, aldea 4-5 goletara eramatea lortu zuten etxekoek ia amierararte mantenduz.
Somos Eibar taldeak, beraien izaera markatzen duten birtuteak erakutsi zituzten: Lehia, arrotasuna eta ez dutela baloi bat ere galdutzat emoten. Aitor Telletxea gidari lanak eginez, lehen jokalaritik azkeneraino, duten guztia pistan utsiz amaitu zuten partida. Gorputz eta arima aritze horrek, bere emaitza eman zion taldeari. Hasiera parekatu baten ondoren, eibartarrak defentsan zorroztu zuten eta aldea haunditzen joan ziren.
Oso zaila egiten da izen bakar bat nabarmentzea. Talde oso baten itxura eman zuten mutilak sakrizio izugarria eginaz. Baina ezin dugu ahaztu atezainen lana. Bai Guerrak, baita Fuentesek ere geldiketa ikusgarriak egin zituzten errenta mantenduz eta Ipuruako kiroldegian zeuden zaletuak beraien aulkietatik jaikieraiziz. Bildu ziren ikusleak oso pozik bukatu zuten beraien taldearen portaerarekin.
Azken minututan, Somos taldeak erlaxazio puntu bat erakutsi zuen eta Avefor Huescak hori aprobtxatu zuen aldeak murrizteko. Igo berria izan arren, liga hontan kriston gerra emango duen taldea.



Español 






















