Azken asteburu honetan, Ipuruan, Lehen Mailako Mek Eibar Eskubaloia taldeak garaipen erabakigarria lortu du Egiaren aurka 31-30eko markagailuarekin. Norgehiagokak ikusleak airean eduki zituen azken segundora arte, eta Gisasolaren gol erabakiorrarekin amaitu zen. Hasieratik, partida orekatua eta dinamikoa izan zen, bi taldeak jokoaren kontrolaren alde etengabe borrokan. Lehia bizia izan arren, bigarren zatian lortu zuen Egiak
Larunbat honetan, 18:30etan, Ipuruan, Lehen Mailako Mek Eibar Eskubaloia taldeak Egia Teila fabrika izango du aurkari. Egiak denboraldiaren zati handi bat jaitsiera-eremuan eman du, eta unerik onenean iritsi da, bi garaipen jarraian lortuta. Azken bi partidetako bakoitzean 40 gol baino gehiago izan dituzte aldeko, eta ausardiaz eta erritmo biziz jokatu dute. Bestalde, Mek Eibar Eskubaloia
Joan den larunbatean, Errenterin, Ereintza eta Mek Eibar Eskubaloia taldeen arteko partida zirraragarriaz gozatu ahal izan zuten ikusleek (35-35). Azken emaitzak norgehiagokaren intentsitatea eta bi taldeen ahalegina islatu zituen. Berdinketa lorpen esanguratsua izan zen Mek Eibar Eskubaloiarentzat, Ereintza ezaguna baita defentsan duen sendotasunagatik, ligan gol gutxien jaso duen taldeetako bat baita. Eibartarrak markagailuan aurretik egon
Larunbat honetan, 19:30etan, Mek Eibar Eskubaloia Ereintzaren aurka jokatzeko prestatzen ari da Oreretan. Bi taldeak sailkapeneko erdiko postuetan daude. Eibartarrek Aste Santuko etenaldiaren ondoren ligari berriro ekingo diote eta errendimendu handiko taldeen zein txapelketan mantentzeko borrokan ari direnen aurkako partidei aurre egin beharko die. Mek Eibar Eskubaloiak aurretik partida interesgarriak izango ditu, besteak beste, Ereintza,
Pasa den asteburua zaila izan zen Mek Eibar Eskubaloia taldeko taldeentzat, bai Zilarrezko mailan, bai Lehen Maila Nazionalean. Zilarrezko taldeak La Jota (21-35) taldearen aurka jokatu zuen larunbatean Ipuruan. Hasieratik, Mek Eibar Eskubaloiak bere ohiko erritmoa aurkitzeko zailtasunak izan zituen. Jaurtiketetan egindako hutsegiteak eta defentsan sendotasunik ez izatea izan ziren bere desabantaila goiztiarraren arrazoi nagusiak
Mikel Zuloaga Ariñok, Lehen Maila Nazionaleko jokalariak, 32 urte izanik, jada hamazazpi urte daramatza eskubaloian jokatzen. Esperientziadun jokalaria da eta argi dauka zer den eskubaloiak eman dion onena. Aste honetan berarekin aritzeko aukera izan dugu. Lesio garrantzitsu batekin zabiltza. Zelan bizi duzu taldearen gora-beherak harmailatik ikusi behar izatea? Ez nuke esango larria denik, edo hori
Larunbatean arratsaldeko 18:30etan Ipuruan, Mek Eibar Eskubaloia Bm. La Jotaren aurka lehiatuko da, kategorian mantentzeko erabakigarria izango den partida baten. Zaragozako taldea, La Jota, ezaguna da bere erasoko joko dinamikoagatik, jokalari trebeak eta kontraeraso arriskutsu bat izateagatik. Horrek esan nahi du Mek taldeko jokalariek erne egon beharko dutela La Jotaren abiadurarekin, bai lehen boladan, bai
San Adrian eta Mek Eibar Eskubaloia taldeen arteko norgehiagokak arrastoa utzi zuen kantxan, nahiz eta 30-10eko markagailuak etxeko taldearen alde egin. Hasieratik, Mek Eibar Eskubaloia taldeak konpromiso eta erabakitasun sendoa erakutsi zuen, erronkari gogor aurre eginez. Eibartarrek estrategia ausartarekin hasi zuten partida, atezainik gabe jokatuz eta erasoan lortutako abantaila aprobetxatuz. Hasierako taktika horri esker, Eibarko
Larunbatean, martxoak 16an, San Adrian eta Mek Eibar Eskubaloia taldeen arteko partida, 18:30ean Bilbon jokatuko dena, norgehiagoka interesgarria izango da. Ipuruan galdu ondoren, Andoni Perezek zuzentzen duen taldeak erronka zaila du aurrean laugarren sailkatuari bisita eginda. San Adrian taldea bere defentsa sendoagatik nabarmentzen da, defentsan 5:1 eta 6:0rako trebezia bereziarekin, eta kontraerasora azkar irtetzen den
Pasa den asteburua emozioz bete zen Mek Eibar Eskubaloiko taldeentzat. Emakumezkoen taldeak porrot gogorra jaso zuen Kukullagaren aurka (16-22), eta gizonezkoen taldeak garaipen sinesgarria lortu zuen Barakaldoren aurka (33-18). Emakumezkoen partida Mek Eibar Eskubaloiaren lan onarekin hasi zen, aurkarien erasoak bertan behera utzi zituen defentsa sendoari esker markagailuan abantaila hartu baitzuen. Hala ere, partidak aurrera