Zortzigarren garaipena jarraian Hierros Servando Eibar taldeak larunbatean Urdulizen lortu zuena (26-32). Goitik behera nagusitu ziren eibartarrak, ia partidu osoan aurretik markagailuan, zoragarri eraman zuten aginte-makila. Taldearen momenturik ahulenean bizkaitarrek berdintzea lortu zuten arren, suspertu eta aldea handituz bi puntuak ziurtatu zuten armaginek. Bigarren postuan dira orain 35rekin, Helvetia Anaitasunak atzeratutako neurketa bat irabazi baitzuen
Lehen postuan jarraitzeko asmotan kantxaratuko dira Hierros Servando Eibar taldeko jokalariak larunbatean. Easygas Urduliz arerio dutela, zortzigarren garaipenaren bila jarraian irtengo dira eibartarrak goizeko 12etan Urdulizko Iparralde kiroldegian jokatuko den neurketan. Armaginak konfiantzaz beterik iristen dira lehiara, bizkaitarrak, aldiz, bolada txar batean murgildurik daude eta Covid kutsatzeek ez diote batere lagundu. Azken bederatzi jardunaldietatik bost
Balore handiko bi puntu lortu zituen Hierros Servando Eibar taldeak larunbatean Erromo Indupimerien aurka, markagailua azken minutuetan irauli eta gero (26-23). Ez zen armaginen denboraldiko neurketa onenetarikoa izan, hala eta guztiz, indarra, adorea eta kalitatea atera zuten jokalariek puntuei eusteko. ”Ikusten denez azken partidetan, asko kostatzen zaigu etxean irabaztea,baina garrantzitsuena jokalariak duten dena ematen dutela
Sailkapenaren buruan jarraitu nahi du Hierros Servando Eibar taldeak, eta bide batez, zazpigarren garaipena jarraian eskuratu Erromo Indupimeren aurka larunbat honetan. Lehia arratsaldeko 18:30etan hasiko da Ipurua kiroldegian. Talde bizkaitarra ere bolada onean dator bata bestearen atzetik hiru neurketa irabazi eta gero. Zazpigarren postuan dira 19 punturekin. Ez da erronka erreza izango, hala eta guztiz,
15. Garaipena batu zuen Hierros Servando Eibar taldeak Urban Cabero Barakaldoren kantxan irabazi eta gero (26-31). Ez ziren bi puntu errazak izan. Asko eta ondo borrokatutako neurketa izan zen eibartarren partetik. Nahiz eta, aurretik joan ia partida osoan zehar, armaginek ez zuten markagailua itxi azken une arte, oztopo ugari jarri bai zuten bizkaitarrek. Hala eta
Goi mailako hitzordua du Hierros Servando Eibar taldeak asteburu honetan, 19. jardunaldiari dagokion neurketan. Arerioa Urban Cabero Barakaldo izango da eta lehia larunbatean jokatuko da arratsaldeko 18:30etan Lasesarre kiroldegian. Olatu aparretan heltzen dira eibartarrak, hori bai, jokoaren perfekzioa oraindik lortu gabe dutelarik. Hala ere, seigarren garaipena jarraian lortzera kantxaratuko dira Fernandoren mutilak. Lidergoan 29 punturekin
Hierros Servando Eibar taldearen beste garaipen itzela larunbatean Tolosaren aurka 26-25. Azken segundoetan erabakitako lehia izan zen eta bi puntuak Ipuruan geratu ziren. Horrela, lehen postuan dira berriz eibartarrak. Hori bai, Anaitasunaren neurketa bertan behera geratu zen eta hori baliatu zuten armaginek lidertza berreskuratzeko. Garaipena bideratua ematen zuenean, tolosarrek berdintzea lortu eta azken unerarte puntuatzeko
Ligako 18.hitzordua Hierros Servando Eibar taldearentzat. Tolosa izango da arerioa oraingo honetan eta neurketa Ipuruan jokatuko da larunbatean arratsaldeko 18:30etan. Puntu bakarrera duten lehen postuaren bila irtengo dira armaginak. Ez da erronka makala izango, tolosarrak kontrario gogorrak baitira. Adibide bezala, orain dela bi denboraldi liga txapelketa irabazi zuten 25 garaipenekin guztira. Hala eta guztiz, tolosarrak
Beste garaipen handi bat Hierros Servando Eibar taldeak lortu zuena Egia Teila Fabrikaren kantxan hamazazpigarren jardunaldiari dagokion lehian(22-32). Lidertza orain puntu bakarrera dute armaginek Anaitasunaren berdinketaren ondoren. Hasieran zertxobait kostatu zitzaien arren, nagusi izan ziren eibartarrak ia neurketa osoan zehar. “Partidu serioa eta kontzentratuta jokatu dute gure jokalariek”, pozarren zen Fernando entrenatzailea, “ia hasieratik ikusi
Bolada onari jarraipena eman nahi dio HierrosServando Eibar taldeak larunbat honetan Egia Teila Fabrikaren aurka. Egiako kiroldegian arratsaldeko18:15ean izango da hitzordua. Bigarren dira eibartarrak 25 punturekin, azkenengo 10 neurketatik 8 irabazi dituzte. Olatu aparretan dira armaginak. Lehen postua dute jomugan. Arerioa aldiz bolada txarrean dator azkeneko lau partidak galdu eta gero. 14 punturekin hamargarren daude