Urrea balio duen garaipena lortu zuen Hierros Servando Eibar taldeak igandean Distriplac San Antonioren aurka (27-26). Bigarren postua segurtatu dute eibartarrek, eta bide batez, igoera faserako txartela eskuratu. “Oso norgehiagoka estua eta emozioz beterikoa bizi izan da Ipuruan, asko geneukan jokoan eta oztopoak oztopo, taldeak irabaztea lortu du”, zioen Fernandok. Gainera, Helvetia Anaitasunak galdu egin
Hierros Servando Eibar taldeak beste aukera bat du igande honetan behar duen puntua lortzeko eta igoera fasera sailkatzeko. Arerioa Distriplac San Antonio izango da eta lehia goizeko 12etan hasiko da Ipurua kiroldegian. Aukera paregabea Fernandoren mutilentzat, hurrengo faserako txartela lortu, eta bide batez, geratzen diren neurketak lasaiago hartu eta azken erronka prestatzeko. Bolada onean heltzen
Hierros Servando Eibar taldeak ezin izan zuen behar zuen puntua atera Ereintza Aguaplasti eginiko bisitan (24-20). Gainera, sailkapenean aldea murriztea lortu zuten errenteriarrak eta 6 punturen faltan 5era aurkitzen dira. Hala ere, marjina nahikoa dute armaginek bigarren postuari eusteko, fidatu ezin diren arren, eskura dute helburua lortzea. Bestalde, gogoratu beharra dago, oraindik bi neurketa geratzen
Puntu bat nahikoa zaio Hierros Servando Eibar taldeari bigarren postuari eusteko eta bide batez, lidergoaren bila jarraitzeko. Asteburu honetako arerioa Ereintza Aguaplast hirugarren sailkatua izango da eta norgehiagoka igandean goizeko 12etan hasiko da Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian. 8 puntu besterik ez dira gelditzen jokoan, 4 neurketa faltan eta talde errenteriarra 7ra aurkitzen da, hala eta guztiz,
Bi puntu baino gehiago balio dituen garaipena lortu zuen Hierros Servando Eibar taldeak larunbatean Uharte nafarraren aurka (23-22). Lehenengo lau sailkatuen artean, talde bakarra izan zen eibartarra puntuak eskuratu zituena, laugarren denari irabazi eta gero. Bai lehena den Helvetia Anaitasuna eta baita hirugarrena den Ereintza Aguaplastek ere, porrota jasan zuten jokatu zituzten neurketetan. 42 puntu
Beste final bat jokatuko du Hierros Servando Eibar taldeak asteburu honetan Ipuruan. Arerioa laugarren sailkatuta den Uharte nafarra izango da larunbatean arratsaldeko 18:30etan. Zazpi puntutako aldea dago bi taldeen artean, baina helburu desberdinak dituzte biek. Armaginak bigarren postuari eusteko ahaleginetan dauden bitartean, Uharte taldekoek igoera fasea jokatzeko aukera ematen duen lekua harrapatzea bilatzen dute. Bolada
11 neurketa eta gero galdu gabe iritsi zen Hierros Servando Eibar taldearen denboraldiko laugarren porrota Iruñean (28-25). Hori bai, liderraren kantxan izan zen eta gure jokalariek ez zuten amore eman neurketa osoan, gainera, bost minuturen faltan berdinketa zen markagailuan eta punturen bat harramazkatzeko zorian egon ziren eibartarrak. Hala ere, esku hutsik itzuli behar izan zuten