Txanponaren bi aldeak bizi zituen gizonezkoen Arrate Eibar eskubaloi lehen taldeak pasa den larunbatean Asfaltos Redondo Solozabal Navarreteren aurka. Maisutasunez nagusitu ziren armaginak (33-25) liga txapelketa itzel hasita. Hala ere, berri txar batekin bukatu zen norgehiagoka, Paul Alonso gure jokalariak belauna bihurritu eta aldageletarako bidea hartu zuen bigarren zatian. Astearte honetan egingo dizkiote azken probak
Eibar Eskubaloia eta JD Arrateren 10. eta 75. urteurrenak hurrenez hurren ospatzeko antolatu zen ekitaldia Portaleako areto nagusian. Zuzendaritza-Batzordeak gidatutako ekintza izan zen, eta bide batez, denboraldi berriari hasiera emateko baliatu zuten. Hasi bezain laster argi geratu zen urte berezia izango dela taldearentzat eta hiri guztiarentzat. Eskubaloia berpizten ari da Eibarren, ez dago horren dudarik.
osteguna, 02 Iraila 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Heldu da kantxaratzeko ordua maila ezberdinetako gure jokalarientzat. Hasteko, asteazkenean, emakumezkoen seniorrak hasi zuen denboraldi berria Elgoibarren hiriko taldearen kontra Olaizaga kiroldegian. Neskek Lehen Nazionaleko Euskal Ligan egingo dute debuta eta ilusio eta gogo itzelekin dira. Kadeteek ere Elgoibarren jokatuko dituzte beraien neurketak, Elgoibarko Txapelketa hain zuzen ere. Bai neskek eta baita mutilek ere etxeko
Emakumezkoen lehen taldeak ere ekin dio denboraldiari eta hasita dira entrenamenduekin. Debuta Euskal ligan urriak 3an izango da, etxean Bera-Bera taldearen aurka. “Partidu zaila izango da seguru, baina etxean jokatzeak eta taldeak edukiko duen gogoekin espero dugu partidua aurrera ateratzea”, dio Andoni Alvarez entrenatzaileak. Argi dago maila berri eta zailago bat izango dela, hala eta
Martxan da denboraldi berri bat eta Eibar Eskubaloi taldeak hasi dira 2021/2022a prestatzen. Horren adibide, gizonezkoen lehen taldeak astelehenak 23an hasiko dituelaentrenamenduak da. Inoiz baino ilusio eta gogo handiagoekin ekingo diote gure jokalariek kurtso berria. Ez da erraza izango iazko lorpena errepikatzea, eta zer esanik ez igoera lortzea, hala ere, sekula baino indartsuago aurkezten da
Jokin Aja gure jokalariak berebiziko deia jaso zuen pasa den astean. Datorren denboralditik aurrera FC Barcelona taldearen harrobian aritzeko eskaintza. Eskubaloia hainbeste maite duen familiarentzat berri pozgarria, ezbairik gabe. Beste deiak alde batera utzi eta dudarik gabe katalanena onartu zuen. Jokinek Bartzelonan jokatuko du irailetik aurrera. Hitz batzuk utzi dizkigu protagonistak joan baino lehen.
Aurpegia eraldatzen jarraitzen du gizonezkoen Eibar Eskubaloiak eta azken egunetan lau fitxaketen berri eman du taldeak. Maila hobetzen lagunduko duten jokalariak ez bairik gabe. Paul Alonso, eskuin hegala da horren adibide garbia. Gaztea izan arren, 20 urterekin jokatu du jada Asobal ligan Huescarekin eta, Barakaldon jaiotako mutilak asko emango diela espero eibartarrei da. Asier Urain,



Español 























