larunbata, 12 Otsaila 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Goi mailako Arrate Eibar Eskubaloiko bi taldeek erronka benetan gogorrak dituzte etxetik at hurrengo asteburuan. Gizonezkoek Sugraf Zaragozaren kantxan jokatuko duten bitartean, emakumezkoek Omega Peripherals Basauriri egingo diote bisita bigarren fasea hasteko. Lehia igandean izango da eguerdiko 12:15etan Basauriko Artundoaga kiroldegian. Jokatu dituzten neurketa guztiak irabazi dituzte bizkaitarrek lehen fasean eta multzo hau irabazteko hautagaietako
Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiaren ratxa onak ez du etenik eta beste bi puntu batu zituen talde eibartarrak Tarazonaren aurka larunbatean Ipuruan (33-30). Jokatutako azken partiden gidoi berbera eduki zuen honek: eibartarrak aginte makilarekin, azken minututan lasaitu eta puntuak galtzeko arriskua egon , eta, hala ere, behin eta berriz erakusten dute gure mutilek momenturik zailenetan ere
Zoragarri hasi du gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak bigarren itzulia, lehena bukatu zuen bezala, arerioa menderatuz. Asfaltos Redondo Solozabal Navarreteren pistan irabazi ondoren(26-29)lidertzan sendo jarraitzen dute eibarrarrek 31 punturekin eta bigarrena den Helvetia Anaitasunari 6 ateratzen dizkio. Emaitzak erakusten duena baino kontrolatuago eduki zuten lehia armaginek, hala ere, dena pikutara botatzeko arriskua ere egon zen amaiera
astelehena, 24 Urtarrila 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, KANTERA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Asteburu ezinhobea Arrate Eibar Eskubaloi taldeentzat, emaitz zoragarriekin, harrobia ere bikaina dela behin eta berriz erakutsiz. Lehen taldeen irudi zoragarriez gain, ezin ditugu ahaztu jubenil eta kadete mailan igoera fasea jokatu dituzten gure neska-mutilak. Hazten jarraitzen du klub honek eta ederki ospatzen ari da 10. urteurrena, gainera. Nagusietatik hasita, gizonezkoen beste erakustaldi bat, Hondarribian oraingoan,
ostirala, 21 Urtarrila 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Goi mailako hitzordua hurrengo asteburuan Arrate Eibar Eskubaloiarentzat. Il capo Hondarribia Bidasoaren kantxan jokatuko du talde armaginak igandean goizeko 12etan, Hondarribiko Hondartza kiroldegian, hain zuzen ere. Puntu bakarra galdu dute eibartarrek orain arte eta lehen postuan dira 27rekin. Hirugarren dira kanpotarrak 20rekin eta ezin dugu ahaztu igoera faserako sailkapena lortzeko hautagaietako bat direla. Jokatu dituzten
Nire azken momentuak bizitzen ari nintzen futbol jokalari moduan JD Arrate taldearen jubeniletan. Orduan, Pedro M. Arroitajauregik deitu zidan zuzendaritzako kide bilakatzeko. Behin barruan, arazo larri baten aurrean ginela ohartu nintzen, taldea arriskuan jartzen zuen arazoa, alegia. Futbol zelai bakarra zegoen Eibarren eta lehen taldearen neurketak jokatzeaz gain, Urko eta JD Arrate jubenilen partidak ere
Ligako eginkizunetara itzuliko dira gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiko bi talde gorenak hurrengo asteburuan. Emakumezkoen lehen taldeak, aldiz, atseden hartuko du eta bigarren fasea prestatzeko baliatuko ditu egun libre hauek, nahiz eta oraindik bi jardunaldi falta zaien lehen ligaxka bukatzeko. Nesken bigarren taldea, berriz, Oskarbi optika Legazpiri egingo dio bisita igandean goizeko 12:15etan, Legazpiko Bikuña kiroldegian
Neurketa gogorrak jokatu zituzten emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiko lehen bi taldeek Ereintza Aguaplasten aurka (19-19) eta Ereintza Beissierren kontra (25-35). Hori bai, lehen taldeak behin urteko helburu nagusia lortuta, hau da, bigarren faserako txartela eskuratuta. Filialak, aldiz, ez zuen aukerarik izan eta zazpigarren postuan dira 10 punturekin. Nagusiekin itzulita, lehia gogorra eta estua bizi izan
Bueltan da eskubaloia eta gabonetako geldialdia eta gero prest dira gure neska-mutilak erronkeri berriz ekiteko eta denboraldiaren bigarren zatia jokatzeko. Emakumezkoen Arrate Eibar taldeak izango dira protagonistak hurrengo asteburuan. Ipuruan arituko dira lehenengo bi taldeak, larunbatean hain zuzen ere. Bigarren taldeak Ereintza Beissierren bisita jasoko duen bitartean arratsaldeko 16:30etan, lehen taldeak Ereintza Aguaplast izango du
Gabonetako geldialdia baino lehen azken hitzordua du gizonezkoen Arrate Eibar taldeak igandean 12etan Uharteren kantxan, Ugarrandia kiroldegian, hain zuzen ere. Gertatzen dena gertatzen dela, eibartarrek lehen postuan bukatuko dute urtea eta animoz gainezka, gainera. Ez da erronka erreza izango datorren asteburukoa, hala ere, olatu aparretan dabilen taldea da armagina eta duten maila erakusten badute, errezago



Español 





















