Igoera fase zoragarria jokatu zuten arren Zaragozan, emakumezkoen Arrate Eibar taldekoak sari gabe geratu ziren, eta hori bi garaipen lortu zutela, baina lehen neurketako porrotak ezerezean utzi zuen armaginen ahalegina. Hala ere, izugarrizko maila erakutsi zuten eibartarrek, denboraldi osoan bezala eta igoera gabe geratu ziren arren oso harro gaude denok egin zuten lanarekin. Faseko lehen
H Heldu da asteburua azkenik emakumezkoen Arrate Eibar goi mailako taldearentzat. Denboraldiko momenturik garrantzitsuena, hau da, hiru neurketetan igoera lortzea izango du helburutzat gure taldeak Zaragozan. Horretarako lehen postua lortu beharko dute armaginek eta lehen erronka ostiralean arratsaldeko 18:30etan izango da Eon Alicante taldearean kontra. Bigarrena, aldiz, etxeko IMDEAM La Jotaren aurka izango da larunbatean
Beste garaipen bat Arrate Eibar Eskubaloiko gizonen goi mailakoen sakura. Oraingo honetan, Ereintza Aguaplast menderatzea lortu zuten (24-29) azken aurreko jardunaldian eta txapeldunak zerbaitegatik direla erakutsi zuten beste behin. Hori bai, ez zen urteko garaipenik politena izan, hala ere, ulertzekoa da, talde guztiak azken faseko hiru neurketetan baitu burua. Esan bezala, errenteriako lehia nahiko parekatua
Igoera fasea prestatzen jarraitzen dute Arrate Eibar Eskubaloiko taldeek. Emakumezkoek datorren astean ekingo dioten bitartean, gizonezkoek irabazi berri duten liga txapelketa bukatu behar dute lehenago azken erronkari heldu baino lehen. Errenteriako Ereintza Aguaplasti egingo diote bisita larunbatean arratsaldeko 19:00etan. Gogoratu beharra dago azkeneko bi jardunaldiak ordu bateratuan izango direla neurketa guztiak. Lehia Galtzarabordako udal kiroldegian
28.jardunaldia gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloi taldearentzat, nahiz eta igoera faserako sailkatuak egon, motorrak berotzeko baliatzen ari dira azken neurketa hauexek. Uharte taldearen bisita jasoko dute Ipuruan oraingotan, larunbatean arratsaldeko 18:30etan jokatuko den partidan, hain zuzen ere. Behin ligako helburuak beteta, azken fasean pentsatzen ari dira eibartarrak buru belarri. Iazko arantza ateratzeko garaia dela uste dute
astelehena, 25 Apirila 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Ez dute oina azeleragailutik altxatzen Arrate Eibar Eskubaloiko bi talde gorenek eta etxeko lanak eginda dituzten arren fase honetan, garaipenak poltsikoratzen jarraitzen dute eibartarrek. Neskek igoera fasea hasi baino lehenagoko azken neurketa jokatu eta irabazi zuten bitartean Eharialdea taldearen kantxan (23-26), mutilek beste garaipen bat eskuratu zuten Barakaldon partida zoragarri bat eta gero (28-39). Fase
Denak kiroldegira. Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak lehen postua ziurtatu dezake larunbatean 18:30etan, bigarrena den Helvetia Anaitasunaren kontra. Egia da ere, matematikoki oraindik ez legokeela eginda, hala ere, oso hurbil geratuko litzateke talde eibartarra.48 punturekin, 5 ateratzen dizkio 5 jardunaldiren faltan. Liga txapelketako bi talderik onenak aurrez aurre izango dira asteburuan eta lehia itzela espero da.
astelehena, 04 Apirila 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Listo. Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak igoera fasera sailkatzeko puntu bat ateratzearekin nahiko zuen, hala ere, garaipenarekin itzuli ziren Beti-Onak taldearen kantxatik (34-39). 5 jardunaldiren faltan lortu dute iazko puntu kopuru berbera, 48 alegia. Behin, lekua finkatuta ez daukan fasera sailkatuta, lehen postua eustea izango du helburutzat orain talde armaginak. 5 puntu ateratzen dizkio bigarrena den
ostirala, 01 Apirila 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Helburua lortzetik puntu bakarrera da gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloia eta Beti-Onaken pistan lortu dezake puntu hori. Norgehiagoka larunbatean jokatuko da arratsaldeko 17:00etan Atarrabiako Hermanos Indurain udal kiroldegian. 10. da talde nafarra sailkapenean 23 punturekin eta denboraldia ia bukatutzat eman dezakete etxekoek, jomuga gabe geratu baitira. Eibartarrek, ordea, egutegi zaila hasi baino lehen lortu nahi dute
astelehena, 28 Martxoa 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak pauso ikaragarria eman zuen larunbatean eta sailkatzea lortzetik puntu bakarrera geratu zen Ipuruan Easygas Urduliz menderatu eta gero (37-33). Hasiera batean ematen zuena baino borroka gehiago eskaini zuten bizkaitarrek, sailkapena ikusita ez zirudien hain behean zeudenik. Lidertzan sendo, 11 puntuko aldea ateratzen dio talde armaginak hirugarren sailkatua den Il capo Hondarribia



Español 






















