Mek Eibar Eskubaloia Emakumezkoen taldeak Beti Onak taldearen bisita jasoko du larunbat honetan, 18: 30ean, Ipuruan. Denboraldi hasiera zaila izan arren, Beti Onak taldeak bere erritmoa aurkitu du eta talde gaztea baina talentu handikoa da. Andoni Perezen taldearen funtsezko zeregina defentsako sentsazio sendoak berreskuratzea eta erasoan koherentzia mantentzea izango da, azken partidetako ildo positiboari jarraituz.
Mek Eibar Eskubaloia gizonezkoen taldeak laugarren garaipena lortu zuen BM Utebo VG-ren aurka (29-24). Lehen zatian, eibartarrek ikusleen beldurrak airean jarri zituzten, izan ere, zaragozarrek abantaila irabazi zuten gureek jaurtiketetan hainbat akats egin ondoren eta defentsan izan zuten kontzentrazio faltaren ondorioz. Hala ere, bigarren zatian Mek Eibar Eskubaloia taldeak segurtasun handiagoz jokatu zuen bai erasoan
Eskubaloiko zaleek jardunaldi ederraz gozatu ahal izan zuten asteazken honetan Ipuruan. Mek Eibar Eskubaloia taldeko gizonezkoen lehen taldeak CD Bidasoa Irun taldearen aurka galdu zuen (35-44), Euskadiko Kopako finalerdietan. Harmailak bete egin ziren, partidaren hasieran markagailua aurretik mantendu zuen Eibarrentzat, Bidasoak lehen 13 minutuetan bi hutsarte eskatu behar izan zituelarik. 15. minututik aurrera, ordea, Asobaleko
MEK EIBAR ESKUBALOIA TALDEAREN JARDUNALDI GAZI-GOZOA Mutilek Zarautzen galdu (30-32) eta neskek Basauriren kontra berdinketa lortu zuten (20-20) Eibar Eskubaloiko taldeek emozioz bete dituzte kantxak asteburu honetan. Mutilen MEK Eibar Eskubaloiak partida ederra eskaini zuen larunbata honetan azken unerarte borrokatu zuen Zarautzen aurka. Eibartarrentzat emaitza onuragarria izan ez zen arren (32-30), hauek lehen zati osoan
Esan dezakegu Ane Montielek denboraldi bikaina izan duela, baita erremate bikaina jarri diola kurtsoari ere, bai seniorren lehen taldearekin bigarren zilarrezko maila mantenduz azken segunduan eta arrakasta lortuta ere infantilekin. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta nola joan ziren azken momentu erabakiorrak kontatu digu. Zorionak Ane, a ze denboraldia egin duzutena. Liga berri
ostirala, 07 Uztaila 2023
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Bazkide hori: Egun hauetan ohikoa den bezala, zurekin harremanetan jartzen gara datorren uztailaren 26an Eibar Eskubaloi Taldearen Bazkideen Urteko Batzar Orokorra egingo dela jakinarazteko. Bilera Portaleko Areto Nagusian egingo da, 18 00etan lehenengo deialdian eta 18:30ean bigarren deialdian. Gai-zerrenda honako hau izango da: Taldearen estatutuko 21.artikuluaren arabera, urteroko OHIKO BATZAR OROKORRA ospatuko da EGUNA 2023ko
Txapeldunak! Emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi senior taldeak Gipuzkoako kopa bereganatu zuen larunbatean Lezon Gaurve Asesores Elgoibarri irabazi ondoren (16-27) eta ginga jarri zioten gure neskek egindako denboraldi onari. Lehiaketan zehar erakutsi duten maila agerian utziz beste behin, neurketa dominatu eta garaikurra eibarrera. Goraipatu parte hartu duten jokalari armagin guztiak, baita taldearekin jokatu duten jubenilei ere,
Heldu da eguna. Gipuzkoako koparen finala hemen da eta emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloia prest da erronkari aurre egiteko. Arerioa Gaurve asesores Elgoibar izango da eta neurketa Lezoko Bekoerrota kiroldegian jokatuko da larunbatean arratsaldeko 19:30etan. Derbia izango dugu finalean, beraz. Bide ezberdinak jarraitu dituzte bi taldeek partidu handira heltzeko. Elgoibartarrek hiru taldetako multzoa bi neurketetan irabazi
Finalera! Emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiak Gipuzkoako koparen finalera sailkatzeko txartela eskuratu zuen larunbatean Leizaran Lanbroa Tabernaren kantxan irabazi eta gero, Andoainen, alegia (23-33). Hirutik hiru eta 6 punturekin zuzenean azken neurketa garrantzitsura B multzoko lidertza lortu eta gero. A multzoan, bestalde azken uneraino iraun zuen parekotasunak eta azken partida erabakiorrean Gaurve Asesores Elgoibarrek eta Berak