Lehia gogorreko asteburua bi taldeentzat

Gizonezkoen taldea Hondarribiaren aurka neurtuko da, zazpigarren postuan dagoen taldea, Eibar Eskubaloitik puntu bakarrera. Euskadiko Kopan elkarren aurka jokatu zuten, Hondarribiak lesioengaitik bajak eta Bidasoarekin joan ziren jokalarien bajak aurkeztu zituen, oraingo honetan talde askoz osoagoa eta lehiakorragoa espero da bere lerro guztietan. Hondarribiko berritasun nagusia Hugo Xabier entrenatzailearen itzulera da, taldeari zuzendaritza taktiko sendoa
Eibar eta Kukullagaren arteko partida 18-18ko berdinketan amaitu zen, eta hasieratik argi geratu zen defentsak nagusi izango zirela. Bi taldeek sendotasun handia erakutsi zuten atzean, eta, ondorioz, erasoek ahalegin handia egin behar izan zuten gola sartzeko. Eibar ondo hasi zen, baloia patxadaz mugituz eta bukatzeko aukerarik onenak bilatuz. Defentsan oso sendo zeuden, aurkariaren 1×1 ondo
Asteburu honetan, Eibarko talde nagusiek erronka garrantzitsuei egin beharko diete aurre euren txapelketetan. Nesken taldeak Kukullagaren aurka jokatuko du larunbatean, etxean. Kukullaga Euskadiko harrobirik onenetakoa da emakumezkoen eskubaloian. Bisitariak, talde gazte eta dinamikoa, erasoan bat-batekoan duten gaitasunagatik eta defentsan duten oldarkortasunagatik nabarmentzen dira, 5:1 eta 6:0 defentsa txandakatuz, partidaren une bakoitzean kontzentrazio handia eskatzen duena.
Eibarko mutilek garaipen garrantzitsua lortu zuten Egiaren aurka, zailtasunekin hasi baina 30-23ko aldeko emaitzarekin amaitu zen partidan. Lehen zatia oso parekatua izan zen, Egia partidan hobeto sartuz eta eibartarren baloi galerak aprobetxatuz 2-3 gol aurretik jartzeko zenbait unetan. Hala ere, Eibar hobetzen joan zen pixkanaka, akatsak zuzendu eta defentsa doituz, atsedenaldira markagailuan abantaila txiki batekin
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +