Emakumezkoen taldeak bigarren berdinketa jarraian lortu zuen Ipuruan, denboraldiko bosgarrena, Bera Beraren aurkako partida parekatu baten ostean. Defentsak nagusi izan ziren hasieratik, eta horrek bi taldeen erasoko jokoa zaildu zuen.** Eibarko neskek arazoak izan zituzten aurreko astean erasoan erakutsitako erritmoa aurkitzeko, aurkariaren defentsa sendoaren ondorioz. Hala ere, baloiaren mugimenduari abiadura ematea lortzen zutenean, gol aukera